Plaiaundiko kirol instalazioak

Gaztelera

EAJk, SPIk eta EH Bilduk atzo Plaiaundiko kirol instalazioen trasladoaren inguruan hartutako erabakiak argitzen dituzte

Irungo bozeramaile bilera egin da gaur goizean urtarrilaren 10ean definitu ziren Plaiaundiko kirol instalazioen trasladoaren inguruan gelditzen ziren 4 alternatibetan lan egiten jarraitzeko.

Irungo EHBildu Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan

Irungo EHBilduk, egun hauetan Plaiaundiko pisten leku aldatzearen inguruan atera diren albisteak direla eta, honako adierazpen hauek egin nahi ditu.
    1- Beko-Errotaren kokapena, arrazoi askorengatik,  gure hirirako ondorio larriak ekar ditzakeen proposamena delakoan gaude, bere garaian planteatu ziren zailtasun teknikoez gain, ingurumen aldetik bereziki ondo babestu beharreko eremua delako.

Bidasoaldeko lagunak Plaiaundiko kirol instalazioak Arbesen kokatzeko mahai gainean jarri den aukera aintzat hartzea eskatzen du

_4___5___ Bidasoaldeko Lagunak.- Berriki , aspaldidanik konpondu gabe dagoen arazo larri bati irteera azkarra eskainiko liokeen proposamen baten berri izan dugu, Plaiaundiko Parke Ekologikoaren bihotzean kokatutako kirol instalazioak Arbesko lursailean eraikitzearena hain zuzen ere. Berkokapen biderazezinak eta bete gabeko konpromezuak ezaugarri izan dituzten bi hamarkada luzeetan Plaiaundiko kirol instalazioen berkokapena geldi egon ondoren, eta berriro ere, eragozpenez betetako eta soilik epe oso luzera uler daitekeen Zubietako aukera bakarra bezala agertzen ari zenean, itxaropenez jaso dugu Arbesko aukera hori aurreratzea eta zehaztea.

Irungo EH Bilduren jarrera Plaiaundiko kirol instalazioak berkokatzearen aurrean

logo

Irungo EH Bildu.- 2013.ko abenduko osoko bilkuran, Bidasoaldeko hainbat eragilek idatzi eta BILDU - EB Berdeak Udal taldeak aurkeztuta, Plaiaundiko kirol azpiegiturak  eremu horretatik ateratzea proposatzen zuen  mozioa eztabaidatu zen Udalbatzan.

Mozio horren eztabaida gorabeheratsua izan bazen ere, ñabardurak ñabardura, talde guztiak ados jarri ginen kirol azpiegitura horiek eremu horretatik lehenbailehen atera behar zirela esateko.

Irungo EH BILDUk Osoko bilkura ezkero hainbat talde politikok erakutsi duen jarreraren aurrean  bere kezka azaldu nahi idatzi honen bitartez. Hain zuzen ere, Irundik kanpo eta Irungo Udala ez den beste instituzioei begira PNV zein PSE taldeak egin dituzten adierazpenak ez ditugu ulertzen ezta konpartitzen ere. 

RSS - Plaiaundiko kirol instalazioak-rako harpidetza egin