Irungo EH Bildu.- 2013.ko abenduko osoko bilkuran, Bidasoaldeko hainbat eragilek idatzi eta BILDU - EB Berdeak Udal taldeak aurkeztuta, Plaiaundiko kirol azpiegiturak eremu horretatik ateratzea proposatzen zuen mozioa eztabaidatu zen Udalbatzan.
Mozio horren eztabaida gorabeheratsua izan bazen ere, ñabardurak ñabardura, talde guztiak ados jarri ginen kirol azpiegitura horiek eremu horretatik lehenbailehen atera behar zirela esateko.
Irungo EH BILDUk Osoko bilkura ezkero hainbat talde politikok erakutsi duen jarreraren aurrean bere kezka azaldu nahi idatzi honen bitartez. Hain zuzen ere, Irundik kanpo eta Irungo Udala ez den beste instituzioei begira PNV zein PSE taldeak egin dituzten adierazpenak ez ditugu ulertzen ezta konpartitzen ere.
Gure ustetan egun hartan zerbait garbi geratu bazen, kirol azpiegitura horiek handik ateratzeko helburu horren bidean, lehen urratsa azpiegiturak non kokatu behar ziren adostea zen. Erabaki hori hartzea Irungo Udalari dagokio eta erabakia hartzeko beharrezkoa den guztia gure esku dago. Zertarako eraman eztabaida hau beste instituziotara? Zertarako jarri mahai gainean diru kontuak bezalako eztabaidak?
Gure ustetan Udal bezala dagokigun erabakia ez hartzeko eta eman behar ditugun urratsak ez emateko saiakera antzuak dira hauek.
Irungo EH BILDU taldeak beste inora begiratzeari utzi eta dagokiguna egitera etortzeko deia luzatzen die bi talde hauei. Lehen urratsa guri dagokigu, Irungo Udalari. Ez dezagun inor erotu!
Irungo Alkate jaunari, osoko bilkuran bertan hartu zuen konpromisoa betetzeko deia egiten diogu. Hain zuzen ere, bere garaian kirol azpiegitura hauentzako aztertu ziren kokapen ezberdinen azterketa txostenak talde guztiei helarazi eta ahal bezain pronto gaia eztabaidatzeko mahai eratzea.