Zaldunborda Gelditu!

Euskara

Larunbata 15. Kalez Kale Irundik- Zaldunborda Gelditu!

Data: 
Larunbata, Otsaila 15, 2020 - 10:30
Non: 
Irungo RENFE-ren Geltokia
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko lagunak, Eguzki, N2000

IRUN KALEZ KALE Zaldunborda Irungo herritarrei informazioa emateko asmoz Zaldunbordako makro outlet-aren proiektuak gure eskualdera ekarritako inpaktu larriei buruz, Bidasoaldeko Lagunak elkarteak otsailaren 15ean, larunbata, prestatu dugun hiri martxarekin bat egiteko gonbitea luzatzen die irundarrei.

Zaldunborda proiektuaren egoeraren balorazioa

Zaldunborda plataformaren logoaZaldunborda Gelditu Plataforma.- Ikusita zein izan den Hondarribiko alkatearen zein bera eusten duen EAJ-PNV alderdiaren jarrera, bai aurreko ostegunean, hilearen 19an, izandako udal bilkuran, zein hurrengo egunean alkateak berak emandako prentsaurrekoan, argi gelditzen da alkateak eta bere alderdiak Zaldunbordako makro outlearen proiektu itzel eta zentzugabekoaren aldeko apustu irmoa egiten dutela.

Zaldunbordari buruzko plenoa. Abotsanitz Udal Taldearen interbentzioa

Hondarribiko Udalaren Plenoa. Abotsanitz zinegotziakIBILBIDEA

Ia lau urteko bidea egin du Zaldunbordako auzi honek. Ez zen HAPOarekin hasi, ez. 2016an hasi ziren Zaldunborda Gainaren eztabaidak Hondarribia Lantzen enpresa publikoan. Alkateak erabaki zuen Hondarribia Lantzenen bitartez egitea, udalak berezkoak dituen bermeak saiheste aldera (hala aditzera ematen zuen Luis Mari Oyarbide abokatuak eginiko txostenak).

RSS - Zaldunborda Gelditu!-rako harpidetza egin