Pasaia: Ingurumena, birziklapena kameleoiak eta 2013 PSOEko

fotoEGUZKI Oarsoaldea-Bidasoaldea.- Azken boladan kameleoien festa daukagu aurrean, ez zeinek berotzen dien burua gehiago pasaitarrei ingurumen eta birziklapenaren aurka, EAJ-PNV-k ala PSEk.

Azken tanta: PSOEk eginiko buzoneaketa Pasaian, atez ateko sistema gaitzetsiz, sortzen dituen usainak aipatuz, eta zein deserosoa eta antiestetikoa den salatuz. Bitartean, PSOEko eskerreko sektoreak sistema hauxe bera ari dira bultzatzen beren erkidegoetan, ikusirik eraginkortasun handiko sistema dela, eta gainera hondakinen errausketa saihesten duela.

Madrilen beraiek daramate iniziatiba, baina, noski, han oposizioan daude, eta PPk sistema horren alde egiten ez duenez, PSOEk aldeko jarrera azaltzen du.... Hainbeste kezkatzen bazaio PSOEri herritarren osasuna, ingurumena eta parte hartzea, ez zaio bat ere nabaritu orain arte. Adibidez gertua dugu Portuko Agintaritzan: hautsa eta zarata gure etxeen aurrean, eta hor egon dira Buen edo Hernando, eta ez dute ezer egin.

Atez ateko sistemaren abantailak eta desabantailak ezagutu nahi baditugu, Oiartzun eta Hernanira joan gaitezen bisitan, eta ikusiko dugu Oarsoaldeko beste herriak baino zikinago ez daudela, eta gainera %80ko birziklapen tasa lortu dute, Pasaian %30ean geratu garen bitartean.

EAJ-PNVk eta PSOEk aipatzen ez dutena da ERRAUSTE PLANATK ze ondorio latzak ekarriko lituzkeen, bere jario toxikoak, planta eraikitzearen gastuak, eta baliabideen ustiapen eza, baliabide hauek zepa, errautsak eta hodei toxikoak bihartuko lirateke eta.

INPOSAKETAz hitz egiten dutenean, talde ekologistetatik erantzuten diegu haiek ez direla egokienak hitz hori erabiltzeko, ingurumen aurkako zerrenda luzea baitute atzetik: Lemoiz, Jaizkibelgo superportua, Leitzarango autobia, Bizkaiako errauste planta, etab.

Ez dugu ahaztu behar egungo krisiaren sorreran duten ardura. Beraiek, PPkoekin batera, eraman gaituzte gaur egungo egoerara, eta bestela, nola justifikatzen du PSOEk alferrikako azpiegitura handietan egindako xahuketa, 86an eginiko industriaren desegitea, bankuei emandako laguntza lotsagarriak, ustelkeria, etab.?

Eta orain sutan jartzen dira hondakinak kudeatzeko sistema aurreratu eta eraginkorra martxan jartzen delako? Haiek badakite soberan hau udalaren eskumena dela, herritarren sentsibilizazioa eta inplikazioa eskatzen duen arren.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.