Irungo ekonomiaren erorketa

Irungo EH Bildu.- Bakaladeren itxiera gerta daitekeela jakiteak, lekuko ekonomiarentzat beste kolpe larri bat izan da, gure alkateak erakusten duen garaipen kutsutik hurrun, ezer ezera eramaten gaituena.

Aduanak duela 30 urte baina gehiago itxi ziren, eta Irunek oraindik ez du bere Ipar ekonomikoa aurkitu. Nora ezean dabil perspektiba duen proiekturik gabe eta lekuko ekonomia bideratuko duen lidergotzarik gabe.

Hor daude Irungo ekonomiaren egoeraren larritasuna berresten duten Eustat eko datuak:. Irun Gipuzkoako langabezi tasa altuena duen hiria da, eta Gipuzkoako binztanle bakoitzeko bataz-besteko errenta per capita %15 baxuagoa duena. Datu hauek argi erakusten dute, Irunen Gipuzkoako edozein herritan baina langabetu gehiago egoteaz gain, dagoen enplegu kalitatea oso maila baxukoa dela.

Eustat ek egiten duen azterketa ekonomikoak, beste hainbat datu interesgarri ditu:

Udalak binztanle bakoitzeko duen zor bizia probintziakoaren bataz bestekoa baina % 27 altuagoa da, eta Udalak binztanle bakoitzeko egiten duen inbertsio garbia %54 baxuagoa. Hau da Irungo hiriaren benetako argazkia; bertako udal gobernuak urte guzti hauetan gainditzen lortu ez duena.

Udalak ekonomi sustapenean eskuduntzak ez dituela esatea, gezurra izateaz gain, beraien gaitasun eza eta ardura gabezia eskutatzeko ahalegin antzua besterik ez da. Hiri honek izan dituen PSOE ren gobernuak bata bestearen atzetik jarraian aztertu ezkero, argi ikusiko dugu, guztiok amankomunean dutela inprobisazioa, Irunentzako ideia eta proiektu gabezia, eta gure hiriaren etorkizunari serioski aurre egiteko gaitasun eza. Urteen joan etorrian plan ekonomiko ezberdinei emandako izen ponposoak irakurri eta entzun ditugu, nahiz eta gero hauen edukinari erreparatuz, hiriaren gabezi enpresarialari buelta emateko benetako mamiarik ez eduki.

Gaitasun gabezi honen adibide garbia dugu Sustapen ekonomikorako bulegoa eta Bidasoa Bizirik en arteko izaera berezitua. Bere garaian udal gobernuko pentsalariek Sustapen Ekonomikorako bulegoa sortzea erabaki zuten, dagoeneko Bidasoa Bizirik lanean zegoenean ( teorikoki hau zen Irungo berrindustrializazioa bultzatu eta gidatu behar zuen erakundea). Ez da zaila ulertzea (edonork ulertzen du) funtzio berdinak betetzeko bi erakunde edukitzeak, sentzuzkoa ez den zerbait izateaz gain, ekonomikoki diru xahutze bat besterik ez dela, eta enpresa sustapen plan serio bat gauzatzea ezinezko egiten duela.

Zergaitik sortu zen Sustapen ekonomikorako bulegoa? Datu guztiek udal gobernuaren irudiaren propaganda egiteko egin zela pentsatzera garamatza, horrek bere arduradunen mailaz asko esaten duelarik.

Bidasoa Bizirik ek inoiz ez du ekonomiaren berraktibaziorako plan anbizioso bat aurrera eraman ahal izateko udalaren benetako babesa izan. Ilusio haundiz beterik sortu zen proiektua babes faltagatik eta udal arduradunen anbizio faltagatik, hilzorian dago. Adibide hau kontutan izanik, ez da arritzekoa Irun dagoen egoera larrian aurkitzea.

Egoera honen aurrean, EH BILDU k ez du amore ematen. EH BILDU tik udal gobernuari arduraz eta sentzuz lan egitea eskatzen diogu, hiritarrei benetako edukirik gabeko planekin iruzur egiteari usteko esakatzen diogu eta benetan lanean jar dadila, industrializazio helburu batzuk finkatu , enpresa sustapena bultzatu eta hauek benetako proiektuz osatuz, horrela bakarrik lortuko bait dira finkatutako helburuak.

Noiz behinka zerutik arazoak konponduko dizkigun enpresa haundi bat eroriko dela pentsatzea erosoa da baina era berean arduragabekeri haundi bat da. Ez du lan gogorrik eskatzen. Baina benetako bideak, dauzkagun enpresei babesa emanez lan gogorra eta konstantea egitea eskatzen du. Beraiekin elkarlanean aritzea, beraien artean elkarlanerako sareak sortzea, eta beraien proiektuei babesa ematea, lan amankomunari babesa emanez, partekatutako proeiektuak bultzatuz eta udala eta enpresen artean, une oro erlazioa eta komunikazioa bultzatu eta indartuz.

Bide latza da, denbora eskatzen duena; baina etorkizunari begira fruituak ematen dituena. Gainontzeko guztia, "postureoa" besterik ez da, prentsan agertu edo argazki baterako ondo dagoena, baina benetako arazoei irtenbidea emateko balio ez duena.

Irungo udalak, guk hainbestetan proposatu dugun enpresekin elkarlanean aritzeko bidea landu izango balu, eta hauei babesa emateko sarea eraikia izango balu, seguraski Bakaladeran gertatutakoa ekiditeko aukera izango genuke eta baita bere itxierak suposatzen duen ezbeharra ere.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.