Abotsanitz Udal Taldea.-Auzitegi Goreneko udaltzaingoen aldi baterako kontratazioari buruzko sententzia plazaratu berri du 2019ko Ekainaren 14an. Bertan, aldi baterako udaltzainak izendatzea ez dela zuzenbidera egokitzen aditzera ematen da. Hau da, legez kanpokoak dira.
Sententzia hau ez da ezer berria. Honela ikus dezakegu:
2011. urtean Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen udaltzainen funtzioak funtzionario langilegoari soilik zegokiola, autoritate funtzioak betetzen dituztelako.
2016. urtean Euskadiko Auzitegi Gorenak Santurtziko Udalean 4 agente interino kontratatzea ilegaltzat jo zuen.
2019ko ekainaren 14an Auzitegi Gorenak atera du azken sententzia hau
Hondarribiko egoera larria da. Izan ere, udaltzaingoan lanean jarduten duten agenteen % 85 modu interinoan dago kontratatuta, udako agenteen kontratazioa kontutan izan gabe. Beraz, ondoren adierazten diren arrazoiengatik Hondarribiko Udaleko udaltzainak modu irregularrean kontratatuta izateak arazo larriak eragin ditzake:
Batetik, udalaren langilegoaren egoera eskasa, eta denbora luzean jarraitua denak, sententzia honetatik abiatuta ezinbesteko konponbidea behar duena.
Bestetik, langilegoaren kasuan daukaten kontratazioagatik ezjakintasun juridiko nabarmena eragiten du, beraien ardura baita egin ezin ditzaketen funtzio batzuk ez egiteko ardura.
Guzti hau kontutan izanik, eta Polizia Legea Eusko Jaurlaritzan atzoko egunez onartu zela, Abotsanitz Udal Taldeak lehen bait lehen bilera bat egitea eskatu du sententzia honek eragiten duen egoera irauli ahal izateko eta udalaren ardura langilegoarengan ez eragiteko.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 855 irakurketak