Arduratua dagoen etxez etxeko langile bat

HondarribiaKristina Alza Albistur dut izena eta Onyarbin jaio nintzen duela 42 urte. Bizitza osoa hemen pasatu dut, ikasketak, koadrilla, kirola… dena. Etxez etxeko auxiliar moduan ari naiz lanean azken 13 urteetan, eta benetan maite dut nere lana.

Baina arduratua sentitzen naiz geure egoerarekin. Adiskide gehienok 10 urte baina gehiago daramatzagu lanean, eta gure egoera ez da egonkortzen.

Ez daukat hilbateko nomina fijo bat. Honek asko mugatzen nau bizitza lasai bat eramateko orduan. Ezin dut kredito bat eskatu (ezta garbigailu bat erosteko ere ez), ezin dut babes ofizialeko pisuen zozketan parte hartu ez naizelako minimoetara iristen, ezin dut ziurtatu daotzen b hilabeteetan pisuko alokairua ordaindu ahalko dudanik: dena lan egiten dudan orduen arabera dago.

Orain, Enpresa Hitzarmen berri bat negoziatzen ari naiz (ELAko ordezkaria naiz ) Udaletxeko azpikontratarekin, eta honek esaten digu ezin dizkigula bermatu jardunaldi hobeak, ordurik ez delako kontratatzen. Herritarrek ez dutela zerbitzua kontratatzen, alegia. Eta honen harira inbestigatzen hasi naiz.

Nere harridurarako, egia da; ez dago ordurik, ez dago erabiltzailerik, ez dago eskeintza eta eskaririk. Zer gertatzen da orduan Onyarbin? Zer gertatzen da Etxez Etxeko laguntzarekin?

21 langile gera Hondarribian, eta guztien artean 65 zerbtizu ematen ditugu. 17.018 biztanle 2019an. Hauetatik 3.774 hurrengo adin tartean; 65-100 urte. Zergatik dago horren zerbitzu gutxi?

Ni eta nere adiskideok, denbora daramagu Udaletxeari eskatzen Foru Aldundiaren arautegi berria errespeta dadin. Honek, herritarrei zerbitzu hobea ematea suposatzen du; zerbitzua kontratatzeko tramite errazago bat, zerbitzu eskeintza zabaltzea (ez bakarrik nagusiei, baita ere gaixorik daudenei, zailtasunen bt eduki dezakeen familiaren bati, erabiltzaileei prezioa jeistea….). Azken finean zerbitzu arin eta eraginkor bat edukitzea.

Eta zer egiten du Udaletxeak? Nahiz eta egia ez dela esaten digun, guk badakigu horrela dela; erabiltzaielak, enpresa pribatuetara bideratzen ditu, esanaz merkeagoa eta azkarragoa dela kontratatzeko orduan. Gogorarazi beharrean gaude, merkeagoa izate hori erabat lotuta dagoela zaintzailearen lan baldintza kaskarrekin, askotan explotaziotik oso gertu daudenak.

Udaletxeak, EZ DU BERE NAGUSI ETA GAIXOETAZ zaintzen. Bizitza osoa inpostuak ordaindu ondoren, enpresa pribatuetara bideratzen ditu, beraien zerbitzu propioa elikatu eta duindu beharrean. Modu honetan, zerbitzua hiltzen uzten ari dira.

Horregatik, arduratua nagoelako gure lanaren etorkizunarekin, salatu nahi dut ikusezin bihurtu nahi gaituztela, gure zerbitzua hiltzen uzten ari direla eta honekin batera zaintza beharrean daudenak babesgabe utzi nahi dituztela.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.