Azeri nahi ditugu

Migrantes cruzando. Foto: Gari Garaialde

Gari Garaialde.- Gauez, ezkutuan, ixilpean. Hesiaren zulo batetik sartuta edo haren gainetik salto eginez, baina azpikeriaz. Oilategira oiloak lapurtzera datozen azeriak bailiran. Guk geuk beste biderik uzten ez diegulako; gerok babestutako politikariek eta guhaurek sustengatzen ditugun gobernuek gizakiak bezala sartzea debekatzen dietenez, mugak legeari izkin eginez gurutzatzera bultzatzen ditugu.

Geure herrietan sartzeko modu horrek geure pentsamenduan eragin eta imaginario kolektiboa eraikitzen laguntzen du. Gauez, artaldea erasotzera datorren otso maltzurra bezala, guzti hauek ere gaiztakeriak egitera datozela sinesten dugu: lana lapurtu, geure gizarte-baliabideak xautu, gure kultura zikindu... Ez dugu ikusi nahi, ez dugu onartu nahi, beraiek ere nahiago luketela muga arratsaldeko hiruretan zeharkatu, oinez, lasai, eta bertan ‘terroristak zaintzeko’ dagoen poliziari kaixo esan, buruan duten kezka bakarra anaia ikustera eramango dituen trena ez galtzea izanik.

2021eko Abenduan OARSO-BIDASOAKO HITZAn argitaratua.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.