Goizean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina atzera bota zuela jakin ostean, Irunen berriro Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu zen. Preso irundarrak iralaren 27an zigor osoa bete zuen, baina estatu espainolak "Parot doktrina" ezarriz 10 urtetan espetxealdia luzatu dio.
"197/2006 doktrina eten, Gabriel etxera orain" lemapean 87 lagun ordu erdiz elkartu ziren Zabaltza plazan.
Behin bukatua elkarretatzea, deitzaileen izenean kide batek hartu zuen hitza eta lehenbizi presoak eta beraien senideak zoriondu zituen, estatu espainolaren espetxe politika sufritzen dutenak beraiek direlako. Bigarrenik, euskal herritarrak zoriondu zituen, Estrasburgoko ebazpena konponbidearen bidean aurrera egiteko urratsa delako.
Jarraian, estatu espainolak trikimailuen bitartez Europako Auzitegiaren erabakia martxan ez jartzen ahaleginduko dela ohartarazi zuen, horregatik, Gabriel aske egon arte kaleak hamaika aldiz bete behar direla nabarmendu zuen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1468 irakurketak
- Castellano