MPEH-EHPM.- Joan den urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Pentsiodunak mobilizatu dira Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian, duintasuna eta errespetua eskatzeko.
Osakidetzan eta Osasunbidean murrizketarik ez! Zaintzetarako zerbitzu sozio-sanitario publiko eta kalitatezkoak
Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, EHPMk omenaldi berezia egin nahi diegu COVID-aren ondorioz hil diren milaka adinekoei, zainketa faltagatik. Bestea aldetik, beren eskubideak eta belaunaldi berrien eskubideak defendatzeko borrokan astez aste jarraitzen duten milaka adinekoel errekonozimendua adierazi nahi diegu.
Adinekook gero eta zailtasun gehiago ditugu bizi-baldintza duinak eskuratzeko, batez ere, pentsioak dituzten emakume asko, ezkontributiboak, alarguntasun-pentsioak, etab., mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen jarraitzen dugun emakumeak. Mendekotasunaren arretarako zerbitzuak hobetzeko promes instituzionalek okerrera egiten jarraitzen dute, eta murrizketen ondorioz, ez dira betetzen pertsonen benetako eskariak eta beharrak.
Administrazioel eskatzen diegu, elkarrizketaren eta gizarte-eragileen partehartzearen bidez , zainketa publiko, hurbil eta duinen eredu bat birpentsatu eta garatzera ireki dezaten. Eta laguntza soziosanitariorako eskubide unibertsal eta subjektiboa betetzeko baliabide material, ekonomiko eta giza baliabideak emateko eskatzen diegu.
Era berean, pentsio publiko duin eta nahikoak eskatzen ditugu, pertsona guztiek bizibaldintza duinak izan ahal izan dezaten.
Horregatik, urriaren 1ean, kalera atera gara Bilbon, Donostian eta Gasteizen bizi direnen senideen elkarteekin, eta Iruñean, Adinekoekin Krisiaren aurrean. Duintasunezko pertsonak garela eta gizarteko gainerako pertsonen eskubide eta errespetu berberak merezi ditugula erakusteko egin dugu.
ESKUBIDEAK EZ DIRA IRAUNGITZEN ADINAREKIN
- Egutegia
- 203 irakurketak
- Castellano