EH Bilduk autobusa jarriko du Irun eta Hondarribitik azaroaren 12ko manifestaziora joateko

geldi ezina kartela

EH Bildu.- Azaroaren 12an, larunbatarekin, manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, "Euskal olatua geldiezina" lemapean. 17:30ean La Casillan hasiko den manifestazioarekin "Bilboko kaleak hartzeko" deia egin du koalizio abertzaleak, "beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko".

Hala, aurtengo manifestaziorekin "gure konpromisoa berretsi eta azaroaren 12an Bilboko kaleak beteko ditugu berriz ere" azaldu du EH Bilduk, "ez gaituzte geldituko, aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte."

EH Bilduk azaroaren 12ko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Irun eta Hondarribitik. Egun horretan, 15:15ean irtengo da Hondarribitik (Miramarren), eta Irunen bi aukera jarri dituzte 15:30ean Bixeran edo 15:40an Landetxan. Autobusean izena emateko formulario bat jarri dute. Gainera, irun@ehbildu.eus-era idatziz ere eman daiteke izena, izen abizenak, kontakturako telefonoa eta autobusa Miramarren, Bixeran edo Landetxan hartuko den zehaztuz.

EH Bilduk autobusean izena emateko deia luzatu die herritarrei.

Etiquetas: