Abotsanitzeko Herri Batzarrak hautagaien zerrenda onartu du

imagen

Abotsanitz.- Gaur arratsaldean, Otsailaren 9an, ospatu den Abotsanitzen Herri Batzarrak, 2023ko Udal hauteskundeei begirako proposatutako hautagaien zerrenda onartu du.

8 urte hauetan egindako lanketa balioan jarri eta jarraipena eman nahi diogu, herritarrak aktibatuz eta herri kudeaketa ireki, garden eta partehartzaile bat eraikitzeko asmoz. Denbora honetan metatutako esperientziak eta herritar, eragile zein auzo-elkarteekin izandako harreman estuak Hondarribiak dituen gabeziak ezagutzeko balio izan digu. Honela gabezia hauek zuzentzeko prestatuta dagoen hautagaitza bat osatu dugu.

 

Batzarrean, bere osotasunean aurrerago plazaratuko dugun zerrenda zabala aurkeztu da eta hau osatzeko orduan kontutan hartu diren aldagaiak azaldu dira, hala nola, parekidea izatea, herri eragileetako eta auzoetako ordezkaritza egotea eta adin aniztasuna bermatzea.

Gaur, zerrendaren lehenengo sei hautagaiak egingo ditugu publiko. Taldea hau, Hondarribiko udaleko dinamika politikoan aritua, administrazio-kudeaketan esperientziaduna eta ikuspegi sozial sendokoa da:

    1. Igor Enparan Araneta
    2. Estitxu Urtizberea Sorzabal
    3. Lupe Queiruga Oronoz
    4. Aitzol Arroyo Tumas
    5. Josu Peña Alza
    6. Tamara Sastre Castillo

 

Etiquetas: