Itaiak hainbat jardueratarako antolatu du larunbat honetarako eta elkarretaratzea martxoaren 8an

M8 kartela Itaia

Bidasoko Itaia.- Hurrengo asteazkenean Emakume Langileon Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, eguneko egitaraua prestatu du Bidasoko Itaiak larunbat honetarako. Hala, goizean zehar hausnarketarako espazioa antolatu du Palmera Montero Gunean. Bi hitzaldi egongo dira: “Nola antolatu indarkeria matxistari aurre egiteko?” eta “Emakume langilea eta osasun mentala”, eta horien artean luntxa egongo da. Arratsaldean berriz, bazkaria eta kontzertu akustikoa egongo dira.

Itaiak ezinbestekotzat jotzen du emakume langileok gaitasun politiko eta sozialak garatzeko espazioak sortzea, eta horretaz gain, indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko eremuak aurkeztea. Hori dela eta, bertaratzeko deia egiten du, bai larunbateko egitaraura zein martxoaren 8an bertan deitutako elkarretaratzera, Irungo San Juan Plazan izango dena arratsaldeko 19:00tan.

Itaia, egitaraua

Etiquetas: