Ordenantza fiskalen proposamena

abotsanitz

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak, hurrengo urterako Ordenantza Fiskalen inguruko hainbat proposamen aurkeztu nahi ditu gure herrian justizia sozial, gizarte aurrerakoi eta zaurgarrienei laguntzeko helburuarekin eta jaio ginenetik, Hondarribiarren bizi kalitatea lehenetsi eta behetik gorako herri politikagintza batean sinisten dihardugu.

Hortik abiatuta, hemen bizi den edonork daki azken hamarkadetan, herriaren errealitate sozio-ekonomikoa etengabe eraldatu egin dela, erosketa ahalmena ez zuten auzokideak herritik kanporatuak izan direlarik eta trukean, botere ekonomiko handia duten pertsonak etorri izana hona bizitzera, Hondarribiko bataz-besteko errentaren alterazio nabarmena eragin duelarik. Hortaz haratago, eta gaurkoan jorragai dugunari dagokionez, urte luzeetan zehar, ordenantza fiskalak izoztuta egon dira, batzuetan hala komeni izan delako eta besteetan, utzikeriaren ondorio.

Abotsanitzetik, beti izan dugu oinarri justizia soziala eta errenten arteko diferentziak lausotu egin behar direla, eta honexegatik, uste osoan gaude, errenta handien jabe direnek, fiskalki, esfortzu handiagoa egin beharko dutela, errenta baxukoekin alderatuta. Ez gara ezer berria planteatzen ari.

Inguruko beste hiri/herrietan aspalditik planteatu izan diren neurriak dira (Irun, Zarautz, Oiartzun edota Donostia, kasurako), baina gure herrian atzeratuta gaude ordenantza fiskalen aferan. Uste osoan gaude hau dela jorratu beharreko bidea, denok elkarrekin egitekoa eta lehenengo eta bigarren mailako hondarribiarrik egon ez daitezen. Hori oinarritzat hartuta, hurrengo proposamenak landu ditugu, bakoitza bere arloan kokatzen delarik:

Ondasun higiezinen gaineko zergan:

  • Familia ugariei dagokionez, 3 seme alabekin %'50eko hobaria, 4ekin %70ekoa eta 5 edo gehiagorekin %90ekoa. Baldin eta familiaren osagai positiboak ez duten 80.000€ kopurua gainditzen.
  • Energia berriztagarrien aprobetxamendurako hobaria, bakarrik ohiko etxebizitzetan ezartzea
  • Ez ohiko / bigarren etxebizitzen errekarguei dagokionez:
    • %10-20 arteko igoera bat planteatzea, %60-70ra pasako litzateke (gaur egun %50ekoa da Hondarribian, Oiartzunen %75, Tolosa, Zarautz eta Hernanin %100ekoa eta Donostia eta Irunen %150ekoa.)
    • Etxebizitza hauetan hobaria jasotzeagatik errekarguaz salbuetsita zeuden puntua ezeztatzea.

Ibilgailuen gaineko zerga:

Proposamenean oinarritutako datuak aztertzen baditugu, Hondarribiko turismo parkearen (9.123) %88,42ar1 (8.067) ez zaio igoerarik planteatuko. 4.905 ibilgailuei (%53,76) beherapen bat aplikatuko zaio eta azkenik, parkearen %11,58r1 igoera bat planteatzen zaio, esfortzu fiskal handiagoa alegia, teorian, turismo horien kostu ekonomikoa (luxuzko edota potentzia handiko autoak) besteekiko baino nabarmen handiagoa den heinean. Hurrenez hurren:

  • 9 Zaldi Fiskal baino gutxiagokoei %15eko beherapena.
  • 9 eta 12 Z.F artekoei %10eko jeitsiera.
  • 12eta 14 Z.F-ekoei zerga mantendu
  • 14 eta 16 Z.F dutenei %10eko igoera
  • 16 eta 20 Z.F ibilgailuei %15eko igoera
  • 20 Zaldi Fiskaletik gora, %25eko 1goera.

abotsanitz tabla

abotsanitz tabla

Etiquetas: