Mugitu! Mugimendua.- AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak “AHT TAV EZ 2016an EZ INOIZ” aldarrikapenarekin ekintza ikusgarria egin du atzo goizean Donostian. Kontxako badiaren buelta osotik Igeldoko mendi magalean ikusgai den “DSS 2016 EU” iragarkia dagoen tokian, “AHT TAV EZ” dioten hizki erraldoiak jarri ditugu.
Ekintza honekin atzo Espainiako Sustapen Ministerioak, Udaletxeak eta Jaurlaritzak AHTren Donostiako sarbideari bultzada bat eman asmoz egindako bilerari erantzuten diogu. San Sebastian egunaren bezperako asteburu honetan AHTren aurkako aldarria ere kalean egon dadin. “DSS 2016 EU” iragarkiaren gainean jarri dugu “AHT TAV EZ” dioen aldarrikapena, AHTren bultzatzaileen asmoetan AHTak 2016an ailegatu behar zuelako Donostiara, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzarekin batera Donostia Europa osoko kapitalismoaren mapan kokatzeko. Haien ustez, Donostian AHTren iritsierak hiria komertzializatzeko ikur berria izan behar zuen. Hau da, AHTa hirian turismoarentzat izaera espektakularreko azpiegitura da, AHTren etorrera bera espaktulu bat bihurtuz. Gure ustez, AHTren obretan diru xahuketa hori egitea baino, hobe genuke baliabide horiek denak gizartean dauden premiei erantzuteko erabiltzea, Euskal Herriko barnealdeko eskualdeak azpiegitura erraldoi horrekin gehiago hondatu gabe.
Lehenago:
Geroago:
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1328 irakurketak
- Castellano