Babesgabetasun sozialaren aurrean, informazioa

foto

Urtarrilak 20 dituen honetatik aurrera, astelehenero 11:30etatik 13:00tara, bulego hau irekirik egongo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen prestazioen berri emateko helburuarekin: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Udalak zuzenean kudeaturikoak bezelako Pentsio Osagarrien inguruan informatzeko (hala nola Gizarte Larrialdietarako Laguntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza).

Informazio ezagatik edota informazio ez-osoa dela eta zenbait pertsona eskubide diren gizarte laguntzarik gabe uzten delaren egiaztapena izan da bulego hau irekitzera bultzatu gaituen arrazoietariko bat. Beste arrazoi bat eskubide sozialen aldeko borroka da. Horrela banakakoa, baldintzarik gabekoa eta unibertsala den Parekoen Oinarrizko Errentaren alde lan egitea da gure asmoa. Baita laguntza hauek arautzen dituzten lege horien hausteak eragin dezakeen salaketa soziala zein bidegabeak izateagatik lege hauen salaketa bera ere.

Abenduan, Lanbiden, DBE-a (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eskatzeko 1316 txosten zabalik zeudela oroitarazi nahi dugu, irailean baina 44 gehiago, hiru hilabete horietan etengabe igo da kopurua. DBE-a jasotzen dutenetatik 717k Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) ere jasotzen dute. DBE-a jasotzen duten emakumeak 845 direla nabarmendu nahi dugu, eta gizonezkoak aldiz 492. Emakumeen kopurua %63,2 altuagoa izateak txirotasunak emakume aurpegia duela erakusten digu. Laguntza hau jasotzen dutenetatik 374 pentsiodunak izatea ere aipagarria dela deritzogu. Txosten eta baliabiderik gabeko pertsonen kopurua gorantz doala egiaztatu dugu. Gizarte Larrialdietarako Laguntzei dagokionez, Irungo Udalak berak argitaraturiko datuen arabera, 417 dira urriak 31ra arte emanak ziren laguntzak. 

Bizitzen ari garena bezelako uneetan ez da onargarria laguntza hauei buruz jasotzen ditugun berri bakarrak hauen murrizketak izatea. Horrela, Eusko Jaurlaritzak 2014rako eginiko aurrekontua ez da nahikoa izango, Gizarte Larrialdietarako Laguntzentzat aurreikusitakoari gehituriko 2 milioi euroek, gizarte eragile ezberdinen arabera, lortuko duten bakarra zera izango da, laguntzak ekainean amaitu ordez uztailean bukatzea. Irunen ezagun dugu egoera hau, iazko azaroan udalak 41 000 euroko igoera onartu behar izan baitzuen urte bukaerara arteko eskaerei aurre egin ahal izateko. 

Beste behin ere DBE-aren izozketa salatu beharra dugu gainera, duela zenbait urtetatik %7ko murrizketa jasateaz gain berau eta bere osagarriak lortzeko baldintzak ere gogortu egin dira. Horrela, hiru urteren buruan, soldata eskasa izan baina lanean dauden pertsonei DBE-a kentzen zaie. Lanbideko diru-laguntzak jasotzen dituzten familien herena soldata moduan huskeria jasotzen duten edota kontratu kaskarrak dituzten pertsonak dira ("euskal minijobs"-ak deiturikoak). Kaleratzeek kalteturiko familia gurasobakarrei, bikoteei... eta norbaitek bere etxean hartu dituztenei ere DBE-a kendu egiten zaie. Gogorarazi beharra dago Lanbideko familia erabiltzaileen %20ak jasotzen dituela mota honetako laguntzak. 

Bizitzen ari garena bezelako uneetan ez da onargarria laguntza hauei buruz jasotzen ditugun berri bakarrak hauen murrizketak izatea. Horrela, Eusko Jaurlaritzak 2014rako eginiko aurrekontua ez da nahikoa izango, Gizarte Larrialdietarako Laguntzentzat aurreikusitakoari gehituriko 2 milioi euroek, gizarte eragile ezberdinen arabera, lortuko duten bakarra zera izango da, laguntzak ekainean amaitu ordez uztailean bukatzea. Irunen ezagun dugu egoera hau, iazko azaroan udalak 41 000 euroko igoera onartu behar izan baitzuen urte bukaerara arteko eskaerei aurre egin ahal izateko. 

Langabezian dauden pertsona guztiei, lan egoera eskasa dutenei, diru sarrerarik ez dutenei edota diru-sarrera baxuak dituztenei, pentsiodunei, alargunei... dei egiten diegu informatzeko bulegotik pasa daitezen. Esan bezala astelehenero egongo gara 11:30etatik 13:00ra, Kale Nagusiko 5.ean. 

Informazio gehiago:

http://www.erletxea.org/

Etiquetas: