Txoznak Batzordea.- 2014ko San Martzial jaietan udal gobernuak txosnak Ficobara eramateko hartu duen erabakiaren aurrean eta alkatea den José Antonio Santano, zein Belén Sierra eta Cristina Laborda zinegotziekin edukitako bileraren ondoren, txosna eskatzen dugun elkarte sozial zein kulturalek ondokoa adierazi nahi dugu.
Lehenik eta behin bilera horretan dagoeneko izendatu diren politikarien jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, egindako proposamen guztietan ezezko borobila jaso genuen, eta ez genuen adostasun batera iristeko intentziorik ikusi. Horrez gain, bileraren hurrengo egunean kulturako zinegotzia den Belén Sierrak laguntza ekonomikoak eskaini dizkigu banan banan, elkarte eta eragileei batzuei txosnak Ficoban jartzeko.
Horrekiko egiten dugu balorazioa negatiboa da ondoko arrazoiak direla eta:
Proposamena guztioi batera eta era berdinean egin behar zigutela uste dugu, eta ez batzuei telefono elkarrizketa bidez, eta beste batzuei bilera batera deituaz.
Esan bezala, proposamena soilik elkarte edo eragile batzuei egin zaie, eta ez denei. Gainera, orain arte inoiz txosna jartzea eskatu ez duen zenbait elkarteei ere lehenago eskaini zaie.
Eskaintza bere hortan aztertuz gero, ekonomikoki, eta dugun esperientzia kontutan hartuz, laguntzak soilik diru galerak horrenbestekoak izan ez daietezen balio du. Diru etekinik ez da egongo, eta horrek urtean zehar eragile eta elkarteok antolatzen ditugun ekimen desberdinen biziraupena kolokan jartzen du.
Bestalde, gure iritziz jaiak Urdanibia plazan eta haren aldameneko kaleetan egin behar direla uste dugu, hori baita da jaietan zehar irundarrontzat gune garrantzitsuena. Gainera, ezin dugu ahaztu, udal gobernuak berak, bertan mantentzearen konpromisoa hartu zuela, eta beraz bete beharra duela.
Azkenik esan, bat egiten dugula tabernariek apirilaren 30rako luzatu duten deialdiarekin, eta guk ere lanean jarrituko dugula jaiak Urdanbia plazan eta bere aldameneko kaleetan ospatu daitezen.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1575 irakurketak
- Castellano