Juanra Rojori, irungo preso politikoa, 197/2006 doktrina ezarri diote, 10 urtetan kondena luzatzen.
2011ko abenduan kondena bete zuen eta berez, kalean atera behar zuen. Erredenzioak kendu eta kondena urte bat luzatu zioten. Abenduaren 3an berez, berriro kalean egon behar zuen, baina, Espainiako Audientzia Nazionalak erabakitzeko denbora izateko, 10 egun gehiago luzatu zioten kondena. 12an, berriro aske geratu behar zuenean, Audientzia Nazionaleko plenoak ez zuen ezer komunikatu. Erantzuna ez zegoenez Juanraren abokatuak habeas corpus eskatu zuen. Eta gaur goizenan Espainiako Audientzia Nazionalak bizi osorako espetxe zigorra ezarri dio.
Juanra 1992ko urtarrilaren 29an atxilotu zuten Guardia Zibilek. Tortura latzak jaso zituen eta tortura horiengatik, guardia zibileko kapitain bat eta teniente bat kondenatuak izan ziren.
Azken 21 urte hauetan, Juanra, besteak beste, Puerto I, Valladolid, Valencia III espetxetik pasa da. Gaur egun Darocako espetxean aurkitzen da.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1648 irakurketak
- Castellano