Agerraldian irakurritako testua:
Egun on, guztioi
Dakizuenez, badira hilabete batzuk ziklo politiko berri bat hasi dela Euskal Herrian, bakera gerturatzea helburu duena.
Gatazkan inplikatutako alde batek modu aldebakarrekoan hasiko bide honetan, jadanik urte baino gehiagoko ibilbidean, traba eta iraganeko jarrerekin egiten dugu topo.
Bakearen aurkako eraso hauek, harrigarria bada ere, estatu espainiar eta frantsesaren eskutik datoz, espetxe politika ankerra mantenduz, eta nahiz eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren gaitzespena izan, eskubide hauek urraketa aldiro ematen da.
Gaur, politika honen erabilpena salatzen dugu bi preso irundarren kasuan: 19/2006 doktrina aplikatu diete Gabriel Zabala eta Juan Ramon Rojori. Azken honi atzo bertan 10 urtez espetxe zigorra luzatu diote. Oroi dezagun doktrina honek espetxe zigorrak luzatzen dituela, bizi osorakoak bihurtuz.
Horren aurrean, Herriratik hiru dei egin nahi ditugu:
- Lehenik, estatu espainiarra deitzen dugu, Europako erreklamazioen aurrean gorrarena egin ez dezan, eskubide urraketarekin amaitu dezan eta gure gizartearen gehiengoari jaramon egin diezaion, eta salbuespen neurri hauek desagerrarazteko pausoak eman ditzan.
- Bigarren, Irungo Udal eta erakundeak deitzen ditugu pausoak eman ditzaten, joan den maiatzaren 30ean onetsitako mozioari jaramon eginez.
- Azkenik, Bidasoaldeko herritarrak gonbidatzen ditugu abenduaren 28an, 19:30ean Zabaltza Plazatik hasita egingo dugun mobilizazioarekin bat egitera.
Amaitu aurretik HERRIRAren izenean gure besarkada beroena helarazi nahi diegu preso eta senideei jasaten ari diren sufrimenduagatik.
Mila esker!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1825 irakurketak
- Castellano