IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen elkarteak, komunikabideen bitartez ezagutu du PSE-EEren azken proposamena. Bertan IRPHaren kaltedunen babeserako funts bat sortzea proposatzen da, diru publikoaz eta aurrerakin moduan banketxeei eskatzen diegunaren %80a emango ligukeena.
IRPH Stop elkarteak bere gaitzespen osoa adierazi nahi dio inolako erakundek, zergadun guztien kontura, banku-abusuen ondorioei aurre egiteari. Salbuespen bakarra etxebizitza galtzeko arriskuan edota bestelako larrialdiren batetan aurketzen diren familiak laguntzea litzateke.
PSE-EEk, bere proposamenarekin, berriz ere hiritarrok bankuen abusuak ordaintzea nahi du, eta onartezina da.
Eta nazkagarria da gainera, PSE-EEk Kutxa eta Kutxabanken administrazio kontseiluetan dituen ordezkariek oraindik ere euren bozkarekin IRPHaren aplikazioa defendatzen baitute. PSE-EEren hipokrisiak ez du mugarik. Banku-iruzur bat bultzatzen dute, bertan aktiboki esku hartzen dute, eta erakunde publiko batek guztion diruarekin horrek izan duen kostuari aurre egitea nahi dute.
Azpimarratzekoa da gainera proposamen hau, Diputazioak atzerako eraginez eskatzen dugunaren %80a aurreratzearena, gaia Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatu eta astebetera datorrela. Izan ere, legebiltzarrean PSE-EEk atzerako eragin hau baztertu zuen, nahiz eta badagoen iadanik epai bat hori babesten duena. Gainera, bilkura hartan PSE-EEk, PNV eta PPrekin batera, IRPHaren aplikazioa ahal den guztia luzatu eta familiak kaltetzen jarraitzea babestu zuen.
Legez kanpo kendu diguten dirua banketxeek itzuli behar digute, Kutxabank barne. Eta PSE, PNV eta PPrengandik jasotzen dugun erantzuna ikusita, epaitegietara jotzera beharturik gaude. Dagoeneko badago epai bat Kutxabank zigortzen duena IRPH aplikatzeagatik, eta atzerako eraginez interesak itzultzera behartzen duena, eta laister askoz gehiago etorriko dira.
IRPH Stop Gipuzkoa
IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkartea - Plataforma de Afectados por el IRPH de Gipuzkoa
www.irphstop.plazan.net
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1246 irakurketak
- Castellano