Zubieta ez da benetako alternatiba

Finca Zubieta -Hondarribia-BIDASOALDEKO LAGUNAK.- Duela 24 bat urte (1991eko abenduaren 5ean) Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek kooperazio hitzarmen bat sinatu zuten Txingudiko Badia berreskuratzeko, mantentzeko eta babesteko. Aipatu hitzarmena 1993eko uztailaren 8an erakunde berdinek berretsi zuten AKORDIO baten bidez eta horretatik Txingudiko Baliabide Naturalen Babespenerako eta Ordenaziorako Plan Berezia sortu zen. 93ko AKORDIO horretan jadanik agertzen zen Plaiauandiko kirol instalazioak babestutako eremutik ateratzeko konpromezua. Hala ere, konpromezu hori bete gabe jarraitzen du gaur egun eta, okerrena dena, ez dago inongo itxaropenik hurrengo urteetan burutuko denik.

Txingudiko balio ekologikoen onarpenari esker, Bidasoako itsasadarra, munduko hezegune garrantzitsuenak biltzen dituen Ramsar Hitzarmenaren partaidea izateaz gain, KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBEB (Hegaztien Babeserako Eremu Berezia) figurenpean, Europako Natura Sarean sartu zen.

Bai Plan Bereziak eta bai KBEren eta HBEBren kudeaketa dokumentuek zehazten dute gaur egun kirol instalazioek betetzen duten alderdia padura modura berreskuratu behar dela. Kirol instalazio berriak eraikitzea, beste arazo bat da orain arte konpondu nahi izan ez dena edo aurrera eramaten jakin ez dena.

Inst. dep. PlaiaundiKirol instalazioak kentzeko epea lau urte baino laburragoa den une honetan, Zubietako kokapenaren bukaezineko kiribilarekin berriro hasi nahi dute eta, bideragarria ez bada, beste aukera batzuk aztertu. Azken hamarkada hauetan ez da ezer aldatu, Plaiaundiko instalazioak kentzeko premia izan ezik. Zubieta jarraitzen da Hondarribia izaten, bertako eremu batzuk jarraitzen dira pribatuak izaten, uholde arriskua duen lekuan dago, babestutako espezieen bizilekua da, kirol instalazioen eraikuntzak beste industria, komertzioa edo etxebizitza garapenen menpe jarraitzen du. Laburtuz, argi dago Zubietan ez dela ez rugby zelairik, ez  atletismo  pistarik, ez eta instalazio osagarririk eraikiko.

Bi urteko epea ematea “Zubietaren apostuan urrats esanguratsuak emateko” geratzen den denbora baliotsua xahutzea baino ez da. Denbora hori, denboran bideragarriak diren eta Zubietako eragozpenak ez dituzten beste aukeren gainean lan egiteko erabili beharko litzateke. Aukera horiek esistitzen dira, oso ezagunak dira eta ez lirateke Zubietako  porrotaren ondorengo B aukera modura utzi beharko.

Txingudiko Plan Berezia ez betetzeak garbi erakusten du ez dela inoiz aintzakotzat hartu. Agian, inplikaturiko erakundeen borondatearen baitan dagoen “tokiko” zerbait modura ikusi delako. Baina orain, gauzak aldatu dira, izan ere, KBErako eta HBEBrako onartutako kudeaketa planak ez betetzeak Europako erakundeen zigor ekonomikoak suposatuko ditu. Ez dugu ahaztu behar erakunde horiek Life programaren bidez dirulaguntzak onartu zituztela arazo hau konpontzeko, baina konprometitutakoa ez  burutzeagatik dirulaguntza horiek itzuli egin behar izan zirela.

Irungo Udaleko azken gobernuek gai honekiko erakutsi duten interes eta borondate político eskasak inork nahi ez duen egoera saihestezina ekarriko du. Gauzak aldatzen ez badira, instalazioen erabiltzaileek ikusi beharko dute hauek desagertzen direla ordezko batzuk izan gabe. Orduan, alferrikakoa izango da kanpoko errudunak bilatzea, Irungo Udaleko arduradunen utzikeriaren ondorioa izango baita.


BIDASOALDEKO LAGUNAK:
Eguzki Bidasoaldea antinuklear eta ekologista, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ekologistak Martxan Gipuzkoa, SEO/BirdLife, Federación AA.VV. OIASSO 2000 auzo elkarteen federazio.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.