BA al dakizu TTIPak gure bizitza aldatuko duela?

TTIP-zakarrontziaZer da TTIPa?

TTIPa Estatu Batuek eta Europak bultzaturiko hitzarmen bat da, hitzarmen hau erabateko sekretupean egiten hari da merkatu global bat osatzeko, bertan BPGaren erdia eta salerosketen herena jokuan dagoelarik.

Zertarako? Zergatik?

Globalizazioaren bidean, Amerikak (AEB, Kanada eta Mexiko) eta Europak beraien merkatu bateratu propioak dituzte eta orain multinazionalek bi merkatu hauek batzeko unea dela uste dute. Gainera, BRICS eko (Brasil, Errusia, India, Txina, Hegoafrika) indar ekonomikoko herrial-deek izan dezaketen eraginaren beldur dira, horregatik lehiakorra izan behar duen merkatu bateratu baten aldeko apostua egiten dute.

Akordioaren nondik norakoak

Asko dira TTIPan eta bere eragineko esparruetan negoziatzen hari diren puntuak, AEBko legedia ezartzeko helburuarekin.

Multinazionalak estatuen pare

Multinazional eta transnazionalei estatuen pareko izaera juridikoa eman nahi dizkiete. Horrela estatu batek demokratikoki haraututako erabakiak ere multinazionalen interesen arabera tokiko zein nazioarteko epaitegien esku utziz. Honela, estatuen botere subiranoa desagertuko da, zerbitzu publikoen pri-batizazioa inoiz baino eskuragarriagoa utziz.

Enplegua eta lan esparrua

Negoziazio kolektiboekin amaitzeko beste urrats bat izango da, antolatzeko eta elkartzeko eskubideak era nabarmenean erasotuz. Bestetik, Europar Batzordeak berak onartu du akordioak enpleguen galerak ekarriko dituela, deslekuratzea are gehiago erraztuz eta kaleratutako langileek lana bilatzeko aukera zailduz. Izan ere kasu askotan lantegia ez ezik jarduera bera izango delako desagertuko dena.

foto

Elikadura

Genetikoki eraldatutako janaria, pestizidak,.... arautzen dituzten legeak daude hitzarmenaren jo puntuan. Europak indarrean duen arautzearekin amaitu nahi dute AEBko elikagaien industriari ateak irekiz.

Osasuna

Milaka produktu kimiko arautzeari utziko zaio, patenteen araudia ere kolokan jarriz, osasungintza farmazeutiken interesetara bultzatuz. Horrez gain, zerbitzu publikoak pribatizatzeko aukera mahaigainean izaki, osasun publikoa ere arriskuan litzateke.

Ingurumena

Europar Batzordeak aditzera eman bezala, merkantzia bidaiak handituko dira, kutsa-dura ere handituz. Horrez gain, kimikoen erabilera zabalago bati ateak ireki diezaioke. Zer esanik ez Fracking-a bezalako teknikei, AEBn 11000 putzu irekitzen dira urtero.

Estatu gabeko herriak

Estatu baten tresnak ez ditugun herriontzat ondorioak ere larriak izango dira. Bertan bizi garen langile eta herritarrok inolako babesik gabe eta tresna politiko juridiko propiorik gabe, multinazionalen aurrean zapaltzen gaituzten estatuen erabakien menpe koka-tzen gaituelako.


Horregatik TTIParen aurkako gure berarizko herri borroka artikulatzeko garai dela uste dugu, baita multinazionalen eta kapitalaren aurka  antolatzeko eta jarduteko, animatu eta borrokatu.

Elkarturik borrokatzen duen herria ez da inoiz garaitua izango

TTIPEZ

 

 

Etiquetas: