AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak

AHT gelditu! Elkarlana.- Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektua informazio publikora atera du eta apirilaren 14ra bitarte jarri du alegazioak aurkezteko epea. Hori dela eta, pertsona eta talde guztiei egitasmo hori zalantzan jartzeko eta geldi dadin exijitzeko prestatu ditugun alegazioak helarazi eta horiek izenpetzeko eskatzen dizuegu (alegazioak atxikita doaz). Halaber, apirilak 14 asteartean egingo dugun alegazioen entrega kolektibora etortzeko dei egiten dugu, goizeko 11etan Donostiako Gobernu Delegazioan (Pio XII plaza, 6); bertan alegazio guztiak bildu ondoren, AHT salatzeko ekitaldi informatibo bat egingo dugu (egun hortan etorri ezin baduzue, izenpeturiko alegazioak aurreko egunetan honako helbidera bidaltzea eskatzen dizuegu: 3243 Postakutxa. 20080-Donostia).

Bestalde, AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia dela eta, zuen irirtiz planteatu beharreko bestelako alegazioak ere egin ditzakezue. Hortarako, proiektuaren informazioa Donostia, Astigarraga, Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Irungo Udaletxeetan aurki dezakezue (hirigintza sailan), non egitasmoaren “separata-extracto” bat eskura dagoen. Proiektu osoa aztertu nahi duenak, berriz, CD batean lor dezake (hori nahi duenarentzat kopia bat eskura daukagu), edota bestela Gobernu Delegazioan dago proiektu osoa ikusgai (Donostiako Pio XII plazan). Edozein kasutan, alegazioak apirilak 14 baino lehen (hori da azken eguna) Gobernu Delegazioko erregistroan aurkeztu behar dira, edo bestela korreo zertifikatu bidez honako helbidera bidali: “Subdirección General de Planificación y Proyectos”, Plaza de los Sagrados Corazones, 7. 28071-Madrid.    

Batzar-deialdia martxoaren 31an:  
Azkenik, datorren martxoak 31 asteartean, arratsaldeko 7etan, Oreretako Zintzilik Irratiaren egoitzan egingo den batzarrera etortzeko  dei egiten dizuegu AHTren aurkako Irun, Oarsoladea eta Donostialdeako jende eta talde guztiei. Zintzilik Irratiaren egoitza “Herreria” izeneko eraikinean dago, Tomas Lopez kalean (ertzaintzaren basetik hurbil…). Batzarraren helburua, alegazioen bilketa antolatzeaz gain, informazioa trukatzea eta AHT gelditzearen alde datozen hilabeteetan hainbat herri mugimendu, sindikatu eta erakunde sozialen artean abian jarriko den baterako kanpaina gure inguruan bultzatzea da (ekainaren 13an Donostian manifestazioa egingo da). Hori dela eta, ekimen honek parte-hartze ahalik eta zabalena izan dezan, Gipuzkoako alde honetan AHTren oposizioarekin bat egiten duzuen talde eta pertsona  guztiengana jotzen dugu.

Etiquetas: