PSE-ren hauteskunde propagandaren aurrean

logo

KALERATZEEI STOP DESAHUCIOS BIDASOA.- Kaleratzeei Stop Desahucios Bidasoatik, Jose antonio Santano eta errepresentatzen duen Irungo PSE-ko alderdiak, hurrengo hauteskudeei begira, iragarki elektoralean egiten dituen konpromezuek sortzen digun haserrea publikoki salatu nahi dugu.

Propaganda honen zortzigarren puntuan, hain zuzen, kaleraketak geldiarazi dituela baieztatzeaz gain, Irunen aholkularitza bulego berritzaile bat sortu duela dio, kaleraketak gaitzetsi eta emergentzia sozial honen arazoe eragindako pertsonei arreta emateko.

Gure ikuspuntutik, PSEk, baita beste alderdiek ere, bide luzea dute aurretik Irun kaleraketetatik kanpo bizi den herria bihurtzeko.

Stop Desahucios Bidasoatik bulego hau ez dela existitzen berretsi nahi dugu, eta PSE estutu nahi dugu aipatutakoa non dagoenaren berri emateko.

propagandapseesukKale Nagusian dagoen Stop Desahucios-en bulegoari buruz ari dira?

Hala bada, euren onurarako gure lanaren erabilpena argi eta garbi antzeman daiteke; PSEk inoiz lagundu ez duen lanaren parte egiten dira euren propaganda elektoralean, baina Kale Nagusian dagoen bulegoa ez da udalaren lokala, eta Stop Desahucios bidasoaren kide diren bolondresei esker dago martxan, ostegun goizetan, inongo instituzio publikoren laguntzarik gabe, are gutxiago Irungo Udalaren laguntzaz.

Bestalde, lotsarik gabe baieztatutakoaren ondorioz,  Irungo alkateak kaleratzeen aurrean noiz egin duen lan ere galdetzen diogu geure buruari.

Beraz, Stop-en irudiaren erabilpena salatzen dugu PSE-ren hauteskunde porpagandan, kolektiboaren lanari probetxu ateraz eta iruzur publizitatea eraginez.

Kaleratzeei Stop Desahucios Bidasoatik kolektibo sozial apartidista garela berresten dugu.

Lotura : http://www.socialistasdeirun.com/wp-content/uploads/CASTELLANO.pdf

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.