Jardunbide Egokien programak diplomak banatu ditu Bidasoa eskualdeko establezimentuen artean

Bidasoa Bizirik.- Jardunbide Egokien sariak banatu dituzte Bidasoa eskualdeko establezimentuen artean José Antonio Santano Irungo alkateak, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak eta Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak. Diplomak egiaztatzen du establezimentuak metodologiari dagozkion baldintzak betetzen dituela. Ahalegina eta kalitatearekiko eta hobekuntza jarraituarekiko konpromisoa aitortzen ditu, eta konpetentziarekiko ezberdintzen du enpresa. Sarien banaketak eskualdearen erakargarritasun turistikoa emendatzen du.

Estatu mailako Kalitate programa da Jarduera Egokiena. SICTEDek kudeatzen du. Euskadin, erakunde kudeatzailea Basquetour da, baina eskualde bakoitzaren esku uzten du ardura, kasu honetan, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Programa honek turismoaren sektoreko establezimentuei babesa eman nahi die,  turismo-helmuga kontzientzia sortzeko helburuarekin, beren kudeaketa hobetu dezaten, eta helmugako enpresa turistikoen lehiakortasuna gehituko duen kudeaketa egitura iraunkor bat bultzatzen du, turismo zerbitzu guztietan kalitate maila bertsua eskainiz, turisten gogobetetze-maila handitzeko eta horien leialtasuna sustatzeko asmoz. Hortaz, Jardunbide Egokien sariekin, turismoaren sektoreko entitate guztiek batera lan egin dezaten bilatzen da.

Jardunbide Egokiei buruzko Programak teoria, praktika eta esperientzia-trukaketa konbinatzen ditu, eta batez ere Turismoaren Sektoreko organizazio eta negozioetako Gerente, Kudeatzaile eta Teknikariei zuzendua dago. Urte anitzeko programa da (4 urtekoa) eta talde-prestakuntza urtean 3 saiotan dago egituratua. Gainera, babesa emateko banakako 3 bisitaldi ere egiten dira prestakuntzak irauten duen hilabeteetan zehar. Urtero entitate bakoitzak ebaluazio-ikuskapen bat gainditu beharra dauka,  kalitate turistikoarekiko Konpromiso Diploma berritzearren.

Eskualdeko 26 establezimentu eta enpresa dira, gaur egun, Jardunbide Egokien programan parte hartzen dutenak: Lau ziklotan banatuta daude:

    PENSION TXOKO GOXOA
    Albergue Municipal Martindozenea
    Bar Sargia
    Danako Jatetxea
    Jolaski SL
    Marei Azafatas SLU
    Navegavela
    Restaurante Atalaia
    Restaurante Ibaiondo
    Agroturismo Postigu
    Bidasoa activa Bidasoa bizirik
    Cafetería Europa
    Casa Rural Eizaguirre
    Casa Rural Haritzpe
    Hotel Aitana
    Hotel Alcázar
    Hotel Atalaia
    Hotel ETH
    Hotel Jauregui
    Hotel Palacete
    Hotel Urdanibia Park
    Museo Oiasso
    Pensión Europa
    Artizarra Alojamientos
    Iketxe Landetxea
    Mendiola

Bidasoa Bizirik

Bidasoa Bizirik Bidasoko Garapen Agentziak, Jardunbide Egokien Diploma jasotzeaz gain, Q Turistikoaren ziurtagiria berritu du.

Etiquetas: