Garagardo eta gazta dastaketa

Non: 
TXOKOGORRI / Kabigorri Bidasoladeko Ateneoan, Peña kalea (Mosku)
Data: 
Larunbata, Martxoa 9, 2013 - 19:00 -tik Igandea, Martxoa 10, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

Argazkia

Mundu guztiak edaten du garagardoa, baina ia inork ez daki edo oso gutxi daki hartaz.

Gainera, horrelako dastaketa-eskaintza gutxi izan ohi da. Cafetería Beoulevar-eko Mikel Lluciaren eta El Rincón del queso-ko Ana Pradoren eskutik garagardoaren eta gaztaren bat egitea gauzatu nahi dugu.

Mikelek garagardoari buruzko ezagutza orokorrak azalduko ditu, eta bereziki, edango diren garagardoez: dauzkaten osagaiak, alkohol-edukia, zerbitzatzeko tenperatura, garagardo-motaren definizioa (lager edo ale) eta garagardo-estiloa (stout, abadia, red ale, bock, etab.).

Anak gazta bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditu, eta berarekin baloratuko dugu zergatik ondo datorren gazta bat garagardo mota batekin, haren kualitatearen eta ahoan duen egituraren arabera.

Honako garagardo eta gazta hauek dastatuko dira:

  1. Maisels Weisse, Emmental gaztarekin
  2. Lervig Lucky Jack, Comté gaztarekin
  3. De Molen Hamer & Sikkel, Morbier gaztarekin
  4. Westmalle Dubbel, Ossau Irati gaztarekin
  5. Struise Pannepot 2011, Stilton gaztarekin
 
  • Tokia: 25 lagun
     
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 2
     
  • Izena ematea: Kabigorriko barran fitxa bat egongo da izena eman nahi duenarentzat
     
  • Prezioa: 17 euro bazkideek / 20 euro bazkide ez direnek

Etiquetak: