PTPri  alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo da bihar ostiralean Donostian

Bihar ostirala, azaroak 13, arratsaldeko 6etan, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Alderdi Ederren duen egoitzaren atarian (Andia kalea), Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatikako Plana (PTP-LZP) bertan behera uztea eskatzeko alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo dute Plan horrek eragindako herrietako hainbat taldek “PTP honi Ez! Lurrak eta Herriak Bizirik!” lelopean. Alegazio entrega kolektibo honen bidez, hain zuzen ere azaroak 15 igandera bitarte informazio publikoan eta alegazioak aurkezteko epean dagoen PTP honek eskualdeko herrietan piztu dituen erantzunen eta alegazioen berri emango da, eta, halaber, hainbat udal ordezkarik, mugimendu sozialek, talde ekologistek, bizilagun elkartek eta indar politikok izenpeturiko alegazio bateratu bat aurkeztuko dugu, PTPa bertan behera uztea eskatzeko.

Partaideak eta sustenguak:
La Herrera Herrira Herritar Ekimena (Pasaia) - Lezoko PTPren aurkako Herri Ekimena - Ekologistak Martxan Gipuzkoa - Asoc. medioambiental Jaizkibel Geonature - Eguzki Talde ekologista – Oiartzun Arriskuan - Errausketaren aurkako Plataforma / Plataforma contra la incineración - Usurbilgo Alkatea (Xabier Arregi) -  EH Bildu Pasaia - EH Bildu Oiartzun – EH Bildu Orereta - Grupo municipal Puede Pasaia(k) Ahal Du - Podemos Errenteria  Ahal Dugu - Concejales del grupo municipal Lasarte-Oriak Ahal Du - Grupo municipal Sí Se Puede Irun –Podemos Ahal Dugu Euskadi - EH Bildu – Ezker Anitza/IU – Alternatiba – Irabazi – EQUO - Oarsoaldea Taldea (GOT) - Oreretako PTParen aurkako taldea - Donostia Bizirik -  ESK sindikatua - Stop Desahucios de Bidasoa - Stop Desahucios Donostialdea - Trintxer Elkartea (Pasaia) - Txerrimuño Kolektiboa (Lezo) - AHTren Aurkako Oreretako taldea - Donostiako  Metroa gelditzeko bizilagunen batzarreko partaideak /participantes en la el grupo de vecino/as y asociaciones de Donostia por la paralización del Metro  - AHTren aurkako Donostiako Taldea - Asoc. Cuarto Mundo - Apaiziartza baserria – Lezoko Oroitzene AEK – Unai Fernandez de Betoño (EHUko irakaslea) - Arantza Baratza Ekologikoa (Altza) - Distribuidora Alternativa RUTIDISTRI (Altza) - Goizalde Larraza Gaminde - Paki Perez, Nerea garro, Zigor Garro, Nere Alberdi (Orereta) ETA GEHIAGO…

Etiquetas: