PTP-ZLP

Euskara

PTPri  alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo da bihar ostiralean Donostian

Bihar ostirala, azaroak 13, arratsaldeko 6etan, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Alderdi Ederren duen egoitzaren atarian (Andia kalea), Donostialdea-Bidasoa Beheko Lurralde Zatikako Plana (PTP-LZP) bertan behera uztea eskatzeko alegazio entrega kolektiboa eta elkarretaratzea egingo dute Plan horrek eragindako herrietako hainbat taldek “PTP honi Ez! Lurrak eta Herriak Bizirik!” lelopean.

Donostialdea-Bidasoa Beheko PTP-ZLPri buruz eskualdeko taldeen arteko bilera deialdia: Urriaren 14an egingo da Lezon

Urriak 14 asteazkenean, arratsaldeko 7etan Lezoko Txerrimuñon, Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (PTP-ZLP) eragindako herrietako talde ezberdinen artean batzarra egingo da, hain zuzen ere Plan horren inguruan informazioa trukatzeko  eta elkarren artean erantzun bateratu bat bultzatzeko helburuarekin.

RSS - PTP-ZLP-rako harpidetza egin