Abendu hasieran Parisen negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da.
Goi bileran egoteko helburuarekin, Europako leku ezberdinetatik lau bizikleta lerro aterako dira. Hegoaldekoa Valentzia-Madriletik dator eta Donostiara 27an arratsaldeko 5tan iritsiko da printzipioz, 1.800Km egin ondoren Paris izanik helburu.
Kalapie, Greenpeace, Otarra eta Ekologistak Martxan elkarteok, “haurrak Lurrari bizia ematen” taldearekin batera, gizartea aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan diarduteko, ekintzetan bizikleta erabilita parte hartzera animatzen dugu.
Donostian burutuko diren ekintzak:
27 OSTIRALA
- 17:00: Errekalden egingo diegu harrera bizikletaz. Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=44398
28 LARUNBATA
- 11:00: Boulebarreko kioskoan mahai informatiboa
- 17:00: Harrera udaletxean
- 18:00: Alberdi Eder-etik bizikleta martxa musikatua hasiko da. Ibilbidea: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=44399
- 19:30: Alberdi Eder-en elkarrateratzea
29 IGANDEA
- 9:00: Baionarantz irteera
Informazio gehiagorako telefono hauetara deitu dezakezu:
- Martxako parte hartzaleak (Hector): 696924304
Euskeraz: Nerea Gonzalez 687347769
Gazteleraz: Higinio Otazu 687835384 / Giuliano Mezzacasa 667253496
Informazio gehio behar baduzu jo hurrengo loturara: http://solucionescambioclimatico.org/
Twitter kontua: @SolucionesalCC
Hashtag-ak:
#MarchaSolucionesCC
#COP21
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1432 irakurketak
- Castellano