Euskarazko produktu katalogoa eskuragai

Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu "Euskarazko produktu katalogo-aren" edizio berri honek.

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa bat egin da, non berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartu diren eta horrela zazpi atal banandu dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ikusgai dago katalogoan, are gehiago, zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da ere.

Edizio digitala berrituta
Paperekoaz gain, www.katalogoa.eus webgunean ere, katalogoa ikuskatu daiteke. Aurten gainera mugikor eta tabletetan erabili ahal izateko egokitu dute, diseinu berritzailearekin eta beste hainbat osagai interesgarrirekin. Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste hainbat agertzen dira.

Bestalde, idazleekin, musikariekin, filmagileekin, etab. egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, horrela nahi den produktuaren erosketa etxetik egin ahal izateko.

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.eus. Argitaletxeek aukera baitute merkaturatu berri diren produktu berriak zuzenean sartzeko eta deskatalogatuak berriz, kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan zehar kontsulta daiteke, eta informazio berria eta interesgarria aurki daiteke bertan. Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere eskaintzen du; adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.

Paperezko edizioari dagokionez, esan, aurten 120.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan. Katalogoa, ordea, www.irun.org/euskara web gunean kontsultatu eta deskargatu daiteke.

Etiquetas: