Irungo Gure Esku Dago berriro martxan!!

kRISEILUA DEIALDIA.jpg2 urteko ibilbide oparoaren ostean eta pasaden ekainean erabakiaren aroa hasi dela zabaldu ostean, GURE ESKU DAGO herri mugimenduak hausnarketa prozesu sakon bat burutu berri du, ESKURA prozesua alegia. Bertan, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko 2018 bitarteko ekintza plan sendo bat, antolaketa berria eta finantziazio eredu berria diseinatu ditugu. Beraz, prest gaude aurrera egiteko!

Irunen, jende berriaren laguntzarekin TALDE BERRIA osatu dugu eta ilusio biziz zuregana zuzentzen gara IRUNEN ERE ERABAKIAREN AROA hastear dagoela esateko eta zure laguntza eskatzeko. Denon artean irunen ere erabakitze eskubidearen aldeko olatu izaugarria sortzera goaz!

Eta hasteko 3 deialdi berrirekin gatoz:

  1. 1. Jai giroan motorrak berotzen joateko datorren abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, TRIKIPOTEOA antolatu dugu 12:30tan Sarjia parkearen sarreratik abiatuta (urdanibia plazan). *11:00tatik aurrera informazio-mahai bat jarriko dugu bertan.

  2. Abenduaren 26an, larunbata, KRISEILUEN EKIMENA antolatu dugu Hondarribia eta Hendaiako kideekin batera. Bi herri horietako espigoietatik ametsen kriseiluak aireratuko ditugu erabakitze eskubidearen alde, gaueko 21.30etatik aurrera. IRUNDIK, HENDAIARA JAOTEKO DEILADIA EGITEN DUGU.
    Euskal Herriko hamarnaka herrietan  egingo den ekimen hau oso polita izango da behean eransten dizuegun bideoan ikus dezakezuen moduan. Animatu, lortu zure kriseilua aurretik, idatzi nahi dituzun mezuak eta parte hartu ekimenean!! Kriseiluak honako lekuetan eskura dezakezu 2,5 euroren truke:
    1. Santo Tomas egunean jarriko dugun informazio mahaian: 11:00tatik aurrera Sarjia parkearen sarreran (urdanibia plazan).
    2. Gure Esku Dagoren biltokian (Erletxea bulegoan, Kale nagusian): abenduaren 22 eta 23an 19:00tatik 21:00etara han izango gara.
    3. Abenduaren 26an ere eskura ditzakezue Hendaiako espigoian bertan (oraindik baten bat geratzen bada...).

  3. Urtarrilaren 16rako, larunbata, BATZAR IREKIA ari gara prestatzen. Berau 11.30tatik 13:00tara izango da oraindik zehaztu gabeko lekuan. Batzar hori oso garrantzitsua izango da guretzat, bertan Iruni begira prestatzen ari garen ekintza plana aurkeztu nahi dizuegulako, zuekin guztiekin konpartitu eta guztien artean aurrera egiteko. Garai garrantzitsuak datoz eta norabidea argi markatu beharra dugu. Izango duzue batzar honen berri gehiago, baina markatu gorriz zuen agendetan.


Gure Esku Dagon lana egiteko gogoz bazabiltza, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan korreo honen bidez.

Gure Esku Dago_ Irun gedirun@gmail.com 

Etiquetas: