VIII. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako VIII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Aurten: LAIKOTASUNA.
   - Eskoletan irakatsi behar al da Erlijioa?
   - Agintari publikoek ceremonia erlijiosoetara joan behar dira?
   - Herriko jaietan erritu erlijiosoak kendu behar dira?

Aurtengo gure literatur lehiaketaren gaia honako hau izango da, alegia, arestian aipatu ditugun auziak, eta baita elizak estatuarekiko jokatzen duen papera ere.

Lehiaketaren oinarriak
  1.  Saria lortzeko aukera izango dute 12 - 25 urte arteko nahi duten gazte guztiek, eta bi kategoria izango dira: 12 urtetik 16 urte bitartekoak (Bigarren Hezkuntza) eta 16 urtetik 25 urte bitartekoak

  2.  Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.

  3.  Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean, “Arial” letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.

  4.  Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutunazal baten barruan. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “VIII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutunazal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaioteguna, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara: “NICOLÁS GUERENDIAIN” IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 Posta-kutxatila IRUN edo Arbelaitz kaleko 3. zkian dugun egoitzan zuzenean emango dira.
 
  5.  Lanak 2016/03/15tik 2016/06/30ra arte onartuko dira, eta postaz bidali direnak eta zigilu-markan aipatutako data baino geroagokoak ez dituztenak hartuko dira epearen barruan jasotzat.

  6.  Epaimahaia  hauek  osatuko  dute:  elkarteko  kide  batzuek  eta  kulturarekin  lotutako  hainbat irundarrek.

  7.  Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei.  

  8.  Sariak:  
      - 12 urtetik  16 urte artekoentzako Saria:
         Queens dendako 100€-ko erosketa-txartela.
         Elkar liburudendako 100€-ko erosketa-txartela.
         Oskarbi liburudendako 100€-ko erosketa-txartela.
      - 16 urtetik 25 urte artekoentzako Saria:
         Queens dendako 100€-ko erosketa-txartela.
         Elkar liburudendako 100€-ko erosketa-txartela.
         Oskarbi liburudendako 100€-ko erosketa-txartela.

  9.  Lanak  ARIren  jabetzan  geratuko  dira  eta  kultura  hedatzeko  asmoz  argitaratu  ahalko  ditu, egilearen izena aipatuta.

  10. Saria eman gabe gartu ahal da.

  11. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

Etiquetas: