Euskadiko banako Xake txapelketaren emaitzak

Pazko astean Euskadiko Banakako txapelketak burutu ziren, Kadete eta Infantil mailetan. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko bi jokalari Ibai Dorronsoro Larbidek eta Patxi Moreno Estébanezek Gipuzkoa ordezkatu zutela.

Jubenila
Jubenila martxoaren 29an hasi zen eta apirilaren 2an amaitu. Jubenilean 10 jokalarik parte hartu zuten eta liga sisteman 9 txanden ondoren, lehen postua Jon Lagosek lortu zuen 9 partidatan 9 garaipen lortuz. Bigarren postua Markel Zuloagak lortu du, 7/9 puntu egin eta gero. Hirugarren postua Ander Canok lortu zuen, 9 partidatan 6 puntu egin eta gero. Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartearen jokalaria den Ibai Dorronsorok puntu berak egin bazituen ere, desenpateagatik 4. postua lortu zuen.

Kadetea
Kadetea Jubenila baino eguna bat beranduago hasi zen, martxoaren 30ean, eta apirilaren 2an amaitu. Bertan 30 jokalarik parte hartu zuten, sei txandetako suitzar sisteman lehian. Amaieran, 6 partidatan 5 puntu egin ondoren, txapelketa Adrian Martinezek irabazi zuen. Bigarren postua Jose Luis Muñozek lortu zuen, 6 partidatan 4,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak egin eta desberdintze okerragoa zuelako, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartearen jokalaria den Patxi Morenok, hirugarren postua lortu zuen, eta sub-14koen artean lehen postua lortu, Euskadiko Infantil Txapelketa irabaziz. Gipuzkoako taldeko neskek lan txukuna egin zuten. Cecilia Perezek (3 punturekin kadetean 12.) eta Estibaliz Apellanizek (2 punturekin kadetean 23.) Euskadiko txapelketak irabazi zuten nesketan, Kadetean lehenak eta Infantilean bigarrenak. Gipuzkoako jokalarien parte hartzeari dagokionez, Jon Ander Almagrok kadetean 2,5 puntu egin ondoren sailkapeneko 22. postua lortu zuela aipatuko dugu.

Etiquetas: