La Bacaladera enpresako aktiboen erosketarako eskaintza berria

ELA Sindikatua.- Hilabeteak pasa dira Irungo La Bacaladera enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zela. Ia esperantza guztiak galduta genituen berriz ere ekintza aktibatuko lukeen proiektu bat egoteari zegokionean, baina badirudi aukera hori bizirik dagoela oraindik ere.

Otsailean aktiboen erosketarako lehen eskaintza bat aurkeztu zen baina pribilegio espezialeko hartzekodun diren bankuek kontrako jarrera agertu zuten eta ondorioz Epaitegiak salmenta ez baimentzea akordatu zuen. Hala izanik ere, erabaki horren aurrean eta oraindik ere likidazio planaren lehen fasean  egonik, maiatzean zehar, aktiboen erosketarako eskaintza berri bat egin da.

Eskaintza berri horren aurrean, ELA Sindikatutik merkataritza arloko epaitegiari formalki eskatu diogu baimendu dezala unitate produktiboaren erosketa, modu honetan zonaldeko industriaren mantentzean lagunduz.

Bestalde, honen bitartez, udal gobernuari eskatzen diogu Irungo industriaren garapenaren aldeko apustu garbia egin dezan La Bacaladera enpresarako proiektu industrial berri baten alde eginez eta enplegua bermatuz.

Dakigunez, negozio planak 23 pertsonen kontratazioa dakar bere gain eta kontutan izanik eskualdeko enplegu egoera, oso larria eta salagarria irudituko litzaiguke inbertsorearen proposamena aurrera ez ateratzea eta beste behin ere, aurrez egin den bezala, terrenoaren rekalifikazio eta espekulazioaren aldeko apustua egingo balitz.

Bai udalak eta bai gainerako erakundeak zonaldeko politika industrial eta enpleguan parte aktibo izan behar dutela iruditzen zaigu eta hala exigitzen dugu.

Etiquetas: