Manifestazioa METROARI STOP Donostian

Satorralaia Bizilagunen mugimendua.- Sarorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, manifestazio jendetsua egin da larunbat egurdian Donostiako kaleetan, Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular lelopean.

Larunbateko mobilizazioan joan den abenduan eginiko manifestazioan bildutako 2000 lagun baino gehiago bildu dira, Donostian Metroaren proiektua gelditzea eta hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen uingiruan herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko.

Mobilizazioa eguerdiko 12etan Easo plazatik abiatu da eta manifestariek “STOP METROARI” leloa daramatemn banderola eta kartel ugari ugari erakuti dituzte. “Donostiak ez du metrorik behar”, “Metroa gelditu, herriari galdetu”, “Donostia utzi pakean, metrorik ez!” eta oihu desberdinak entzun dira kaleetan.

Manifestazioaren amaieran jende ugarik izenpetu du Donostian metroaren igarobidearen egitasmoa gelditzea eta herri galdeketa bat egitea eskatzen duen eskatzen duen orria. Jada 7000 inguru dira Satorralaia bizilagunen mugimenduak inguru dira jasotako sinadurak.

Manifestazioaren amaieran irakurritako mezua:
Lehenengo eta behin, gaurko manifestaziora bildu zareten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako. Halaber, proiektuaren hasieratik nozitu dugun gardentasun falta salatu genuen, hain zuzen ere jendearen interes eta premiei zuzenean eragiten dien egitasmo horren inguruko erabakietan herritarrek partehartzeko biderik ireki ez delako. Prozesu guztia ilunkeria eta sekretismo nabarmenarekin bideratua izan da, egitasmoari buruz nahiz hirian horrek eragingo litzukeen ondorioei buruz informazio garrantzitsuak gorde direlarik.

Sei hilabeteren ondoren egoera are okerragoa da. Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak, ezikusiarena egin du, eta beste Erakunde batzuek ez bezala, harekin biltzeko egin genion eskaerari erantzuteko ez du asmorik azaldu. Bera lasai asko ikusiko dugu gero gure hiriko kaleetan, hauteskunde kanpaina betean gaudela eta.     

Egunetik egunera informazio faltsuekin bonbardatzen gaituzte zenbait komunikabidek. Adibidez, Donostiako metro pasantearen geltoki bakoitzean egunero ustez 40.000 bidaiari ibiliko direla zabaldu dute, jakina denean, ordea, Bilboko Metroan 20.000ra ez dela iristen bidaiari gehien duen geltokiaren kopurua. Halaber, pasantearen erakaikuntza lanak berehala hasiko direla iragarri ohi dute, herritarrek ezer egiterik ez dagoela uste dezagun. Bien bitartean, Metroaren igarobidearen proiektuaren bultzatzaileek egitasmoari buruz informazioa eman gabe segitzen dute. Hala, “Satorralaia” bera izan da Metroaren ibilbidea Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko asmoaren astakeria erakutsi behar izan duena. Gainera, obrak esleitzeko asmoz urratsak ematen darraite, gure ustez irregulartasunez beteriko prozesu bat garatuz (alegazioei erantzun aurretik azterketa-lanak esleitzea, Trenbideen arloko Lurralde Plan Sektorialean metroaren egitasmoa ez onartuta egotea, Ingurumen Eraginaren Deklarazio zaharkitu batez baliatzea…).   

Milaka bizilagunek siñatu dute jada metroaren igarobidea geldiarazteko eta Gipuzkoako Diputazioari herri galdeketa bat egiteko eskatzen duen eskaria, eta hiriko balkoietan METROARI STOP aldarrikatzen duten banderolak ikusten hasi dira.

Gaurko manifestazioarekin, behar gabeko proiektu erraldoi eta eta inposatu honekiko desadostasuna adierazi dugu berriro. Horrekin batera, Donostian metroa bultzatu nahiz finantzatzen duten erakundeei zentzugabekeriazko egitasmo hori geldiaraz dezatela exijitzen diegu, eta herri-galdeketa bat egin dezatela eskatu, hain zuzen ere gure hirian garraio-eredu egokienaren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko. Ez dugu onartuko Donostian mugikortasun arazoak konpontzeko erabat desegokia den eta hemen bizi garen bizilagunen premiei erantzuten ez dien horrelako desmasia batean 200 milioi eurotik gora xahutzea.

Aurrerarantzean ekiten segituko dugu, Donostian Metroari STOP eta herri galdeketa aldarrikatzeko.

Etiquetas: