Duela aste batzuetatik Ernai Gazte Antolakundeko Facebook orrialdea blokeatu du Facebook enpresak. Blokeoaren zergatia, ekainak 28 sexu askapenerako egunaren harira ateratako kartel batzuengatik omen da. Asteetan blokeoa konpontzeko gestioak egiten ibili baldin bagara ere, ez dugu inolako erantzunik jaso. Horregatik, zentsurak zentsura, beste orrialde berri bat sortzea erabaki dugu.
Ez da lehenengo aldia biluzirik agertzen ziren gorputz desberdinekin egindako kartelak zentsuratu dizkigutela. Dena den, urtero ekainak 28aren testuinguruan zernahi garela aldarrikatzeko kartelak zabaldu ditugu, eta zabaltzen jarraituko dugu.
Orain ordea, azken kartelaren aitzakiapean orrialdea blokeatu digute. Garenak gara, ditugun gorputzak ditugu eta harro gaude. Gure gorputzekin jolasten eta gozatzen jarraituko dugu, garena eta izan nahi duguna ozen aldarrikatuz. Iraultza gure baitan hasten da!
Facebookeko orrialdea berriaren helbidea www.facebook.com/Ernai-Gazte-Antolakundea-1592256607750968/
Mila esker laguntzen zabaltzeagatik!
Web orria : http://ernaigazte.cc/
Twitter:: http://twitter.com/Ernaigazte
Youtube: http://www.youtube.com/channel/UCL8QzTaUa5mcS_curJ6ZzLw
Kartel hauengatik blokeatu digute Facebookeko kontua. Zentsuraren gainetik, zernahi gara! #STOPzentsura
Jarraitu: https://t.co/GLDL5MhJX6 pic.twitter.com/Ius9wVhBwM