Gure esku dago taldearen batzar irekia Irunen

Non: 
Amaia Kultur Zentruko areto txikia
Data: 
Larunbata, Azaroa 19, 2016 - 11:30

Gure esku dago taldeak, datorren larunbatean, azaroak 19, BATZAR IREKIA antolatu du Irunen. Batzar honen helburua GURE ESKU DAGOk aurrera begira dituen asmoen berri ematea da. Bertan Irunen duen ibilbide orria aurkeztuko dute, ekimen garrantzitsu ugarirekin osatua dagoena.

Batzar irekia 11:30etatik 13:00etara burutuko da Amaia Kultur Zentruko areto txikian. Erabakitze eskubidearen alde lan egiteko prest dauden irundar guztiak gonbidatu nahi dituzte.

Etiquetak: