"Urteberriko Saria", Gure Esku Dagoren loteria

Gure Esku Dago , erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak, "Urteberriko Saria" izena duen Euskal Loteria jarri du martxan. Loteria honen salmentarekin herritarrek GEDren ibilbidea babestea eta ekonomikoki laguntzea bilatzen dute. GEDri laguntza emateko modu bat da, beraz.

Irunen ere, Loteriaren salmentan murgilduta daude, eta datorren abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, Urdanibia plazan izango dira 12:00tatik 14:00etara eta 18:00tatik 20:00tara loteriaren salmentan. Gure Esku Dagoren bidea babestu nahi duten herritar guztiei deialdia egiten diete haiengana hurbildu eta loteria eros dezaten.

 

Etiquetas: