Non:
Kabigorri
Data:
Osteguna, Urtarrila 12, 2017 - 19:30
Urte hasierako egun hauen ostean, badator berriz ere Kabigorriko bertso-gauak. 2017ko lehendabizikoa urtarrilaren 12an izango da, Irungo Peña kaleko Kabigorri Ateneoan, 19:30etatik aurrera. Manu Goiogana irundarra, Patxi Castillo beratarra, Haritz Casabal antxotarra eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra ariko dira kantuan, eta Xabier Bengoetxea Hondarribiarrak jarriko dizkie gaiak.
Bat-bateko saio aurretik, eta azken hiru urteotan ohitura dugun bezala, bertso-jarriak izango ditugu: Abel Zabala irundarrak kantatuko dizkigu berak hilaren 12ko saio-aurrerako propio ondutako bertsoak. Dena prest, beraz, urteari bertsotan eta ganoraz ekiteko.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 974 irakurketak