Kalapiek GPSaren erabilera eta oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroak antolatu ditu

OINARREZKO MEKANIKA IKASTEKO IKASTAROA
Kalapiek oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroa antolatu du hurrengo datarako:

    Egunak: Otsailak 20,21 eta 23an (astelehen, astearte eta ostegunean).
    Ordutegia: 18:30-20:30
    Salneurriak: 20 € bazkide ez direnentzat. Bazkideak dohain egin dezakete.

Bazkide izateko sartu Kalapieko web orrialdean; han “Kalapie” lerroan sakatu eta “Bazkide egin zaitezte!” aukera eta bete inprimakia. Gutxienez 40€ sartu behar dituzu bazkide egiteko eta gogoratu, klase lehenengo eguna baino lehen egin beharko duzula ordainketa dohainik jaso nahi baduzu kurtsoa. Banketxeari esan behar diozu ordainketa egiteko agindua urtero errepikatu behar dela.

Zalantzaren bat badaukazu deitu hurrengo telefonoetara:

620 237 220 edo 629271481 (Maite)

GPSaren ERABILERA WIKILOCen BIDEZ
Zer onura dakarzkigu GPSa erabiltzeak gure oinezko, bizikletako … irteeretan?
Edozein egoeratan orientatzen gaitu: non gauden, nondik jo, zenbat geratzen zaigun, garaierak…

Gure ibilaldiei zenbait xehetasun itsats diezaiekegu: argazkiak, interesguneak, oharrak eta beste.

Interneteko lotura etenez gero ere, Wikilocek bere horretan jarraitzen du abian.

Gure ibilbideak partekatu ditzakegu, nahi badugu behintzat, eta  beste batzuek egindakoak erabili inspiratzeko edo orientatzeko

Horretaz gain, GPSa erabiltzea gero eta errazagoa eta zehatzagoa da, batez ere Wikiloc aplikazioan. Orain arte errorea 7 metro ingurukoa bazen, orain errorea metro eskasekoa da; orain egun gutxi Europar GPSak (Galileo) jarri baititu 14 satelite orbitan.

Ikastaroan parte hartzeko materiala:
    Smartphonea ( Internet duen telefonoa) beharrezkoa.
    Ordenadorea aukerakoa (tableta deserosoagoa da).  

Ikastaroan:
    Gainbegiratuko dugu GPSaren funtzionamendua: Europako, EBetako. Txinako sateliteak…

    Wikiloci helduko diogu:

     Mugikorrean instalatu eta izena eman.

     Aplikazioaren ezaugarriak aztertuko ditugu

     Wikilocen ibilbide bat grabatu eta gordeko dugu, beste erabiltzaileekin partekatzeko.

     Beste batzuek egindako ibilbideak aurkituko ditugu: mugikorrarren bidez zein ordenadorez.

      Mapan ibilbide bat sortuko dugu, ondoren gure irteeratan orientatu ahal izateko.

      Mapak jaitsiko ditugu gero off-line (internetik gabe) nabigatzeko.  

    Honako programa hauetako batzuk ikusiko ditugu labu-labur: Strava, Alpify, Maps me, Waze, Mugibili, MotionX-GPS, OruxMaps, Google Maps.
    Beste zenbait: Smartphona bizikletari nola lotu, bateria…

Egunak: Urtarrilak 30, otsailak 6 eta 13..
Ordutegia: 19:00-21:00.
Iraupena: 6 ordu.
Lekua: Kalapieren egoitza. Iparragirre kalea, 8. Donostia.

Ordainketa:
    Kalapieko partaideak, doan.
    Partaide ez direnak 10€

Wikilocen aukera guztiak erabiltzea 9€/ urtean.

Emaileak: Jose Antonio Meoqui eta Karlos Perez

Izenematea: Deitu 629 271 481 telefonora (Maite) edo idatzi kalapie@kalapie.org helbidera, urtarrilaren 27a baino lehen.

Etiquetas: