EH Bildu.- Otsailaren 22an izandako azken udal batzan, EH Bildu-k harriduraz ikusi zuen nola, hura hasi baino bi ordu eta laurden lehenago, jakinarazi zitzaion gure taldeak aurkeztutako mozio guztiei udal gobernuak mozio alternatibo bana aurkezten zuela.
Udal gobernuari, eta batez ere tandem horretako udal gobernantzan beteranoen den alderdiari, Irungo EH Bildu-k adiskidetsu aholku bat eman nahi dio: berriz ez erabiltzeko ume bihurri baten trikimailuak, eta udal gobernuan horrenbeste urte eman eta gero, dagokion heldutasunaz aritzeko. Alderdiok mozio bat aurkezteko, udalbatza hasi baino 72 orduko gutxieneko denbora-epea bete behar dugu; udal gobernuak, berriz, bere mozio alternatiboak minutu batzuk lehenago, eta plenoa bukatzear zegoela, aurkeztu zituen.
Eta gertatutakoaren aurrean bi irakurketa posible daude: edo beren lanak ez zituzten garaiz egin, edo eginak bazituzten eta ez badituzte lehenago aurkeztu abantailaz jolastu nahi izan dutelako egin dute. Eta denok dakigu bi aukeratako inor ez dagoela ondo.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1028 irakurketak
- Castellano