Gu, gizakiok gainontzeko animali eta landare bezalaxe lurran sortuak baino lurrak sortuak gara. Lurra bizirik dago, gu bezain bizirik, eta bera osatzen duten osagai berdinek gu ere osatzen gaituzte. Lurrak bizitzaren zikloak bermatzen ditu. Den dena birziklatzen du: izakien bizitzaldia amaitzen denean gorpuak beste izakien elikadura eta sorleku bilakatzen dira. Bizitzak berak bizitza sortzen du etengabe. Lurra gu gara gu lurra da. Ez gara guztiz burujabe, lurrarekiko eta elkarrekiko menpeko baizik.
Bizitzaren ziklo sortzaileak bermatu dituzten jarduerak burutu ditu gizakion gehiengo batek neolitikotik hogeigarren menderaino. Hemendik aurrera ordea bizitzaren zikloen jarraikortasunaren bermea hankaz gora jarri du kapitalismoak sortu duen sistema hiri-agro industrialak. Honek, klimaren jarduerak, ibai, itxaso eta ozeanoen osagai eta ezaugarriak, bioaniztasunaren aberastasuna, lurraldeak eta paisaiak sakonki eraldatu ditu. Okerrera noski. Kontsumo-ekoizpen eredu zoroa bere aztarna itzulgaitza uzten ari da sistema geomorfolojikoan. Antropozenoaren aroan bizi gara. Bizitzaren zikloak ez dira ixten: hondakindegi naturalak gainezka daude eta hondakin kopuru itzelak lurrak duen xurgatzeko ahalmena gainditu du. Hazkunde ekonomiko mugagabeak lurraldearen mugekin egin du talka.
Sistema hiri-agro- industrialaren gauzatzea gure bizimodua baldintzatzen duten azpiegitura erraldoietan dugu. Hauek elikadura burujabetza galerazten digute hemen bizi garenoi, baina baita gugandik urrun bizi diren herri eta komunitatei ere. Hemen merkatalgune erraldoiak; han, monokultiboak. Hemen plastikozko enboltorioak; han plastikozko irlak. Hemen autobia eta autopistak; han kotxeak eta kamioiak egiteko mineralak ustiatzeko mehatze erraldoiak. Hemen kotxearen erabilera derrigortua edo konpulsiboa; han petrolioaren ustiaketaren ondoriozko kutsadura ibai, akuifero eta zelaietan. Gehi odolusteak eta gerrak. Hemen palma olioarekin kotxea elikatu; han, desagertuak, hildakoak eta torturatuak. . Hemen kalabazina eta berenjena freskoak neguan; han, pestiziden gain erabileraren ondorioz ume eta heldu pozoinduak. Hemen arropa merkea; han, bizitza arriskuan jartzen (eta batzutan galtzen) duten emakume jostun esklaboak. Hemen ordenagailuak eta sakelekoak; han umeen esklabutza te sarraski masiboak. Hemen, Senegalgo arraina; han arrantzale txikien paterak Europako mugak zeharkatzen saiatzen.
Han eta hemen okupatzen eta artifizialtzen digute lurra bertako edota nazioarteko enpresek. Han eta hemen elikaduraren burujabetza galerazten digu porlan erresumako azpiegitura erraldoien neurrigabeko hedapen amaitezinak. Han eta hemen osasunerako txarrak eta inguruarentzat kaltegarriak diren elikagaiak jatera beharzen gaitu aurpegi ezberdinak baina arima bera duen sistema hiri-agro-industrialak.
Lurralde antolaketarako lerro zuzentzaileek gure jendarte eredua diseinatzen dute energia, garraio eta turismorako azpiegituren hedapenaren bitartez. Ahots kritiko ugarik lerro zuzentzaile hauen norabide aldaketa askotan aldarrikatu badute ere agintari teknokratek ez entzunarena egiten dute eta artifizializatu gabe gelditzen deiren baso eta bailara emankor gutxi horiek porlanarekin okupatzen jarraitzen dute etengabe. Agintarien apostu harroputzak hazkunde ekonomikoaren alde, behar ditugun elikagaiak ekoizten galarazten digu. Milaka kilometro bidaiatzen duten elikagaiak jateak bizi eta lan baldintzak okertzea dakarkigu han eta hemen. Halaber, Abiadura Handiko Trenak, tentsio altuko dorreek eta orohar metropolizazioak, ezkutatzen digute mendi, erreka eta itsaso fgarbiekiko dugun menpekotasuna Naturarekiko dugun menpekotasunetik alde egiten dugu baina teknomenpeko bilakatzen gara ihesaldian.
Hau guztiaren oinarrian bizitzaren iraupena bermatzen duten lan ikustezin asko daude. Alde batetik, miloika emakumek muxutruk egiten duten lana, zaintza ardatza duena. Lan hau kapitalismoak baliatzen du gutxien artean banatuko diren etekin ekonomikoak lortzeko . Beste aldetik, naturak eskaintzen dizkigun zerbitzu sumaezinak: fotosintesia, polinizazioa, klimaren arautze naturala, uraren eta airearen iragazketa zoruaren osaketa.eta bioaniztasunaren etengabeko sorkuntza. Androzentrismoak lan hauek etengabe baliatzen baditu ere ez ditu baloratzen ezta ikusten ere egiten. Harropuzkeriaren gaina. .
Elikadura burujabetza gauzatuko badugu bizitza jarri behar dugu jendarte ereduaren erdian. Herri eta komunitate bakoitzak irauteko behar dituen elikagaiak ekoizteko eskubidea bermatuko baditugu bizitzaren zikloak errespetatzen dituen ekoizpen sistema eta bizimodua bilatzen hasi behar dugu. Errekak, mendiak, larreak, basoak eta bailarak ez ditugu baliabidetzat hartuko, bizitzaren iraunkortasuna bermatzen duten zaindu beharreko ondare amankomuntzat baizik. Emakumeen lan ezkutua argira aterako dugu dagokion zentraltasuna bereganatu dezala.
Basoak, CO2 eta klima aldaketa eragiten duten beste gasen xurgatzaile naturalak dira. Halaber lurraren basamortutzea galerazteko ere elemento ezinhobeak zuhaitzak ditugu. Milaka desagerrarazi dituzte AHT bezalako azpiegitura erraldoiak egiteko. Teknoagintarien ezjakintasunaren beste adibide bat. Itzul dezagun prozesua. Landa ditzagun zuhaitzak desagerrarazi dituzten bazterretan. Natura da gure ardura, ez da lotura, buruajabetasunerako bermea baizik..
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1036 irakurketak
- Castellano