Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatzen du Metroaren pasantearen egitasmoa era zeharo inposatzailean eta inolako partehartze sozialik gabe inposatzen ari direla erakundeak. Gaur goizean erakundeek zuten hitzorduaren berri jakin bezain laister, Satorralaiako hamar bat kide Amarako EuskoTrenen geltokiaren aurrean konzentratu gara obren esleipena gaitzesteko (argazkia bidaltzen ditugu)
Onartezina iruditzen zaigu Metroaren pasanteak hirian sortzen duen desadostasun zabalari entzungor eginez Eusko Jaurlaritzak egitasmoarekin aurrera jarraitzea. Bizlagunen mugimendu honek hiriarntzat erabat behar gabekoa eta kaltegarria den egitasmo hori geldiarazteko herritarren oposizioa eta eztabaida sustatzen segituko du, aukera eskein dezaketen bide guztiak jorratzen segituko dugularik. Ildo honetan, maiatzak 25ean herritar guztiak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deialdia egiten dugu metroaren pasantearen inposaketarekiko arbuio soziala adieratzeko. Haber, honako beste deialdi hauen berri ematen dugu:
>>Maiatzak 24 asteazkena: “Metroaren pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari bruuzko mahai ingurua egingo da Koldo Mitxelenanan, arratsaldeko 7etan, honako partehartzaileekin: Andeka Larrea (hiri-eraldaleta prozesuen azterlaria), Andoni Egia (geografoa eta Tokiko Garapen agentea) eta Koldo Telleria (Hirigintza irakaslea Arkitektura fakultatean).
>>Osteguna 25: Herritarrak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deialdia, gure hirian Metroaren inposaketa arbuiatzeko.
>>Maiatzak 29 astelehena: Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen batzarra egingo da, arratsaldeko 7etan Amara eskolan (sarrera Larramendi kaletik).
Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 928 irakurketak
- Castellano