Gaur arratsaldean Aztiko langileek stop esan diote prekarietateari!

Azken urteotan sarritan entzun dugu Eusko Jaurlaritza I+D onurak garatzen. Gure herria aintzindari omen da arlo honetan eta harro egoteko arrazoi asko omen ditugu. Bertsio honek aurrez aurre jotzen du halere sektore horretan lan egiten dugunok pairatzen ditugun baldintzekin: geroz eta jende gutxiago ari da lanean, eta euren lan baldintzak kaxkartzen joan dira etengabe. AZTI ez da irla bat egoera honen aurrean, lan erreformak ematen dizkion abantaila guztietaz profitatu da. Hoekin nahikoa eduki ez, eta 2016ko Hitzarmenean soldatak izozteko asmoa erakutsi zuen hurrengo 10 urteetan, eta pilatutako trineioak ezabatzekoa. Tamalez, Euskadiko I+Daren egoeraren erakusle da hau, propagandaz haratago.

AZTIko langileok, nazkatuta gaude murrizketa politika honekin eta I+D sendo eta osasuntsu baten alde kontzentratzen gara, lan baldintzak errespetatuko dituen I+D baten alde

Etiquetas: