Protesta-Martxa deitu dute larunbatean Antiguan Metroa Gelditu ekimenak eta Satorralaiak

Datorren larunbatean, azaroak 4, metroaren aurkako Protesta-Martxa antolatu da Antiguan, eguerdiko 12etan Bentaberriko Polikiroldegitik abiatuta.

Azken egunetan etengabeak izan dira “Antiguan metroa gelditu!” izenburuarekin auzoan egin diren informazio eta salaketa ekintzak, hautsak harrotu baititu Eusko Jaurlaritzak  datozen egunetan obrak Zarautz etorbidean hasteko asmoz egindako iragarpenak.

Larunbateko Protesta-Martxara zarata ateratzeko trasteak eramateko eskatzen dugu. Martxa hori eguerdiko 12tan Bentaberriko polikiroldegitik abiatu eta Antiguan metroak egingo lukeen bidea ibili ondoren  Sert enparantzan bukatuko da.

“Protesta martxa hau auzoko bizilagun, heldu, gazte, haur, denda, elkarte…..egingo dugu metroaren proiektuaren aurka gaudelako, ez gaude ados, inork ez digu galdeketarik egin eta auzoan beste behar garrantzitsuagoak ditugu, ikastola bat adibidez. Gainera autobus zerbitzu bikainak ditugu auzoan eta ez degu nahi zerbitzu hauek murriztea edo kentzea”, dio Antiguan Metroa Gelditu ekimenak.

Antiguan Metroa gelditu ekimena eta Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: