Etxebizitzaren krisia ez da amaitu

Non: 
Zabaltza Plaza
Data: 
Ostirala, Azaroa 17, 2017 - 17:00 -tik Larunbata, Azaroa 18, 2017 - 19:55 -ra

2008ko krisi ekonomikoaz geroztik milaka pertsonak haien etxebizitza galdu dute. 2013 urtetik 153.667 etxegabetze izan dira. 2016 urtean bertan 34.193 etxegabetze gertatu ziren alokairuko etxebizitzetan Espainian, eta 26.397 hipoteka-irtenarazte. Ia hamar urte pasatu dira eta gobernuak ez du neurri nahiko hartu etxebizitzarako eskubidea hobeto babesteko.

Horixe salatzen du Amnistia Internazional taldeak aurtengo lehenengo sei hilekoan egindako txostenean; txostenaren izenburua hau da: "Etxebizitzaren krisia ez da amaitu. Etxebizitzarako eskubidea eta alokairuko etxegabetzeen inpaktua Espainiako emakumeengan".  Agiriaren helburua zera da, alokairuko etxegabetzeen esparruan gertatzen den giza eskubideen urraketa ikusaraztea, izan ere kasu horiek dira ugarienak, estatistikek diotenez, eta arreta Madril eta Katalunia gune geografikoetan jartzea, horiek baitira eragin handiena jasan duten erkidegoak. Hori guztia genero ikuspegia ahaztu gabe: txostenak etxegabetzeek emakumeengan sortzen duen inpaktu berezitua azaltzen du, adierazten du nola eragiten dien emakumeei prozesu judiziala arautzen duen legediak, eta agerrarazten ditu jasaten dituzten diskriminazio mota ezberdinak. Horren adibide dira gurasobakarreko etxeak aurrera atera behar dituzten emakume amak, eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeak; ikustekoa da zenbaterako eragiten dien egoerak etxebizitzarako eskubidean.

Egoera horren aurrean Amnistia Internazional taldeak kanpaina bat egin du Gobernu zentralari honako neurriak hartzeko exijitzeko:

  · Gobernuak har dezala etxegabetzeen inguruan esparru Protokolo bat epaitegi eta udal agintarien artean koordinazioa bermatzeko, baliabiderik ez duten pertsonentzat etxebizitzarako alternatibak ziurtatzeko, Nazio Batuek exijitu berria dioten moduan.

  · Autonomia Erkidegoarekin koordinatuta lan egitea etxebizitza sozialaren parkea handitzeko  eta etxebizitzarako laguntza egokiak emateko.

Hori lortzeko, Irungo Ekintza Tadeak animatu egiten ditu Bidasoaldeko herritarrak azaroaren 17rako, ostirala, Irungo Zabaltza Plazan 17:00etatik 20:00etara antolatu den ikusarazte ekintzan parte hartzera. Sinadurak jasotzeaz gain, parte-hartzaileak animaten ditugu erabiltzen ez dituzten giltzak ematera. Giltzek ate bakoitzaren atzean daden istorioak sinbolizatzen dituzte.

Etiquetak: