Eguzkik Hondarribiko zuhaitz-mozketa bati buruzko informazioa eskatu du

Jaizubiako Bordaberri inguruan tamaina handiko hainbat zuhaitz bota dituztela eta, Eguzkik informazioa eskatu dio Hondarribiko alkateari. Zehatz-mehatz, honako hauek eskatu dizkio:
 - Udalak lizentzia eman badu, ekimen hori gauzatzeko justifikatzen duen txosten teknikoaren kopia bat.
    
 - Lizentziarik gabeko ekimena bada, jokatu dezala lizentziarik gabeko jarduerak egiten diren beste kasu batzuetan bezala.
   
 - Lizentziarik gabeko ekimena bada, gunea leheneratzeko eska dezala.

Etiquetas: