Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)

AHT! Gelditu!, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTaren aurkako Bizikleta Martxa antolatzen ari da. Berrabiatu nahi duten Nafar korridoreak suntsituko lituzkeen inguruak ikusteaz eta salatzeaz gain, zonaldetako oposizioaren arteko harremanak estutzeko balioko du ekimen honek. Aipatzekoa da, azken egunean, Araban barna AHTaren aurkako beste bizikleta martxarekin bat egin eta elkarrekin bukatuko dugula. Halaber, beste proiektu txikitzaileen aurka aritzen direnekin topatzeko aukera izanen dugu. Izan ere, makroazpiegitura hauek guztiak sistema kapitalista eta harrapakari beraren isla bait dira.

EGITARAUA
 - Uztailaren 26, osteguna : MARCILLA – TAFALLA . 52 km. -10:00. Irteera Martzillako gaztelutik. -11:00. Azkoien. -13:00. Faltzes. Bazkalostean, Nafarroako ubidearen inguruko solasaldia Urbiziren eskutik. -16:00. Faltzestik irteera. -18:00. Erriberri. -18:45. Tafalla. AHTaren aurkako monolitoari bisitaldia. -19:00. Ongi etorri Tafallako tren geltokian. Ondoren, herrian zeharko ibilaldia. Afaldu ostean, partehartzaileen aurkezpena.

 - Ostirala 27: TAFALLA – IRUÑEA. 46 km. -9:30. Tafallatik irteera . -10:00. Puiu. -11:00. Garinoain- Barasoain. -13:30. Biurrun. Bazkalostean, Nafarroako Plan Energetikoari buruzko hitzaldia Sustrai Fundazioaren eskutik. -16:00. Biurrundik irteera. -16:45. Beriain. -17:00. Getze. -18:30. Iruñea. -21:00. Maravillas gaztetxean kontzertua: De Viaje. Ondoren afaria.

 - Larunbata 28 : IRUÑEA- IRURTZUN. 43 km. -9:30. Maravillas gaztetxetik irteera. -9:45. Piparrika hiri baratzea. -10:15. Etxabakoitz -11:00. Barañain -11:30. Donibane.-12:00 Sanduzelaiko tren geltokia. -13:00. Berriozar. -13:30. Arazuri. Bazkaldu ondoren AHTaren aurkako borrokaren inguruko dinamika. -16:00. Arazuritik irteera. -19:00. Irurtzun. Afaldu ondoren, kontzertua: Mucha mierda.

 - Igandea 29: IRURTZUN-ALTSASU. 53 Km. -9:30. Irurtzundik irteera -10:30. Hiriberri. -11:00. Uharte Arakil. -11:30. Lakuntza. -12:00. Etxarri-Aranatz. AHTaren aurkako monolitoaren inaugurazioa. -13:00. Bakaiku. -13:15. Iturmendi. Bazkaria. -15:00. Iturmenditik irteera. -15:15. Urdiain. -15:45.Olazti. -16:00. Ziordi. Arabako zutabearekin bat egitea. Amarauna proiektuaren aurkezpena. -17:30. Altsasu. -18:00. Amaiera ekitaldia.

OHARRAK
 - IZEN EMATEAK Martxan partehartzeko zein tren txartelak eskuratzeko. Muga epea: uztailaren 23, astelehena. Tfnoa: 628243066. e-mail: ahtrikeznafarroa@gmail.com

 - BIZIKLETAK ETA PARTEHARTZAILEAK OSTEGUN 26EAN IRUÑETIK MARTZILLARA GARRAIATZEKO Hitzordua: 7:00etan Iruñeko tren geltokian. Bizikletak kamioian eta trenean sartuko ditugu. Partehartzaileak trenez joanen dira. Trenaren irteera: 7:43ean.

 - BIZIKLETAK ETA PARTEHARTZAILEAK IGANDE 29EAN ALTSASUTIK IRUÑERA BUELTATZEKO MODUA Hitzordua: 19:00etan Altsasuko apeaderoan. Bizikletak kamioian eta trenean sartuko ditugu. Partehartzaileak trenez joanen dira. Trenaren irteera: 19:31ean.

 - ERAMAN BEHARREKO MATERIALA Bizkar – zorro handi batean lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta beste sartuko ditugu. Hau guztia egunean zehar kamioian eramanen da eta etaparen bukaeran itzuliko da. Bestaldetik, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar – zorro txiki batean edo alforjetan eramango dugu. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.

 - OTORDUAK -40 €: 4 egunerako txartela. Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak. -25 €: 2 egunerako txartela. -15 €: egun batekoa. -7 €: otordu bat.

Etiquetas: