Gaur goizeko hamarretan Martzillako gaztelutik AHTaren aurkako bizikleta martxa abiatu da bertako aiton zapatariaren bedeinkapenarekin. Herri barneko ibilaldiaren ondoren Azkoienera heldu eta bertan hamaiketakoa egin dugu. Faltzeserainoko bidea Arga ibaiaren ertzetik egin dugu eta bazkaria Makaia peñako lagunekin; kafea berriz, Urbiziko Fito Jimenezen hitzaldiarekin. Fitok Nafarroako ubidearen inguruko azalpenak eman dizkigu. Azpiegitura suntsitzailea izateaz aparte, AHTarekin batera, inoiz Nafarroan egindako garestiena da, urte luzetan hipotekatuko gaituena. Ubide honek ahalbidetzen du nekazal eredu industriala, ur xahutzailea eta esku gutxitan lurra metatzen duena. Proiektu hau ezin liteke ulertu gaur egungo nekazaritza transgeniko eta kimikorik gabe, Erribera osoko urak kutsatzen dituena.
Zeharkatu ditugun herrietan bertako biztanleekin hitz egiteko aukera izan dugu bere iritziak eta kezkak jasoz. Erriberri eta Tafalla harteko ibilbidea etapako zatirik gogorrena izan arren, biziki disfrutatu dugu, batez ere Tafallan egin diguten harreragatik. Bertako AHTren aurkako monolitoan familia argazki unkigarria egin dugu, bidean gero eta gehiago garela ospatzeko. Tafallan barna ibilbide jendetsua egin dugu bertako bizi lagun asko batu direlakoz. Okupatu berri den gaztetxean 50 gazte inguruk harrera beroa eskaini digu, elkarri diogun maitasuna erakutsiz eta etorkizun oparoa dugula gogoraraziz. Baigorri peñan amaitu dugu eguna, bestelako mundu eta harreman berrien alde topa eginez, Amalurra maite dugulakoz.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 850 irakurketak
- Castellano