Pertsona ororen eskubideen aldeko hamaiketakoa

Rueda de prensa de Irungo Harrera SarreraIrungo Harrera Sareak ekintza sinboliko honen bidez salatu nahi du migratzaileei Martindozenea aterpean sartzeko jartzen dizkieten traba eta murrizketak. Ondorioz, erakundeek harrerarako aurreikusi eta prestatutako 60 plazak ez dira inoiz betetzen.

Honezeko bi hilabete igaro dira baztertze egoeran dagoen kolektibo honekiko erakundeek erakutsitako erabateko indiferentzia salatu genuen lehenengo egunetik. Erakundeek harrera neurri eskasak hartu dituzte eta orain, gainera, neurri horiek gogortu egin dituzte. Bien bitartean migratzaileen etorrera etengabekoa da.

Xedapen edo antolatzeko modu berriek egoera bidegabeak sortzen dituzte, zentzugabeak askotan. Penintsulan 30 egun baino gehiago daramatzatenei aterperako sarbidea ukatzen diete. Aitzitik, espainiar lurretara iristean, migratzaileetako asko Merida, Bartzelona, Albacete, Zaragoza edo Bartzelonako aterpeetatik igarotzen dira. Horrenbestez, hainbat asteko bidaiaren ondoren iristen dira Bilbo edo Irunera; aste hauek ez lirateke kontuan hartu behar. Gogoratu nahi dugu migratzaileek ez dutela erabakitzen nora eta nola bidaiatu, zein baldintza eta egoeratan, segurtasunik gabe. Horren erakusle da gure hirira iristen diren askok dituzten higiene-arazoak, elikagai falta edota desorientazioa.

Gaur gaurkoz, eta aterperako sarbidea izateko, migratzaileei poliziak emandako kanporatze-agindua eskatzen diete, baina guztiek ez dute agiria, ondorioz, asko dira kanpoan geratzen diren pertsonak, emakumezkoak barne. Guztiek Lakaxitako kanpoaldean dagoen oihal baten azpian egiten dute lo, Martindozenean 40 plaza huts baino gehiago dauden bitartean. Etengabeko erabaki eta informazio aldaketen ondorioz, aterpea kudeatzen duen Gurutze Gorriak hiru egun baino gehiagoko egonaldiak debekatu ditu. Hala ere, Erakundearteko Mahaiak atzo gehieneko egonaldia bost egunetan ezarri zuen berriro ere. Oraingoan hartutako erabakia betetzea espero dugu. Bestalde, aterpeko rdutegi zorrotza dela eta, migratzaileek kanpoan ematen dute eguneko zatirik handiena, eta horrenbestez, eguneko-etxearen beharra Lakaxita gaztetxeak bete du azken bi hilabeteotan.

Egonaldi erdiko edo luzeko bitartekoei dagokienez, Harrera Sareari inork ez dio azaldu nola bertaratu edo zeintzuk diren haiek erabiltzeko bete beharreko baldintzak, bai bidaian aurrera egin nahi dutenentzat, bai bertan geratzea erabaki dutenentzat. Osasun arreta. Osasun arazo larriak dituzten hainbat migratzailek ez du segimendurik, hori dela eta, Sareko pertsonek egiten dute haien segimendua. Gainera, ez dago horretara bideratutako azpiegituren eta zerbitzuen berri ematen duen bitartekorik, Sareak egiten du segizio edo laguntza lan hori ere bai.

Rueda de prensa de Irungo Harrera SarreraHorregatik guztiagatik eskatzen diogu Erakundearteko Mahaiari bertako bitartekoetarako sarbide eta egonaldirako baldintzak molda ditzala. Baliabide nahikoak daude migratzaileentzat, baina alferrik galtzen ari dira.

Hala egingo ez balitz, Irungo Udalari eskatzen diogu Erromesen Aterpe zaharra presta dezala Martindozeneatik kanpo geratzen diren guztiak bertan hartzeko. Irungo Harrera Sarean migratzaileak laguntzen jarraitzeko prest gaude, baina horretarako baldintza duinak eskatzen ditugu.

Azkenik, Sareak udal gobernuari eskatzen dio baztertze arriskuan dauden kolektibo zaurgarrienen alde egin dezan. Izan ere, ez dugu ulertzen probintziako bigarren hiri handienak nolatan ez duen oraindik kalean dagoen jendea, edozein duela jatorria, hartzeko bitartekorik.

Era berean, premiazkoa da udalak inklusio politika egitea. Hiri honen %12a jatorri atzerritarrekoa da, horregatik dira beharrezko, hain zuzen ere, elkarbizitza indartzeko neurriak, arrazismoa sahiestekoak eta diskrimazioaren aurka egitekoak.

Irundar askok harrera duina eta integralaren alde lan egiten dugu. Gure ordezkariei egoerak eskatzen duen mailan jardun dezaten exijitzen diegu eta horretarako lanean jar daitezen.

Etiquetas: